Bueltan dira urteroko tailer, ikastaro eta jarduerak

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko ira. 23a, 15:30

Urtero bezala, Artziniegako Udalak, urritik maiatzera antolatzen dituen kultur jardueren buletina kaleratu du.

Eskaintzen dituen tailerrak eta ikastaroak haurrentzako, gazteentzako edo helduentzako pintura, joskintza, otzaragintza, 3.adinekoentzako gimnasia, yoga, pilates, zumba salsa, helduentzako euskal dantzak eta mantentze gimnasia dira besteak beste.

Urtero bezala, Artziniegako Udalak, urritik maiatzera antolatzen dituen kultur jardueren buletina kaleratu du.

Eskaintzen dituen tailerrak eta ikastaroak haurrentzako, gazteentzako edo helduentzako pintura, joskintza, otzaragintza, 3.adinekoentzako gimnasia, yoga, pilates, zumba salsa, helduentzako euskal dantzak eta mantentze gimnasia dira besteak beste. Tailer eta ikastaro bakoitzak prezio ezberdina dauka erroldatu, ez erroldatu, ikasle edo erretiratu eta langabetuen arteko kuota ezberdinak dituztelarik. Tailer guztiak kultur etxean egingo dira eta ikastaroak kiroldegi edo udaletxe zaharrean. Izen emateko data ezberdinak daude, erroldatuentzat irailaren 26a arte eta ez erroldatuak irailaren 29an. Epez kanpoko izen-emateak ez dituzte onartuko eta plaza baino izen-emate gehiago badaude, plazak zozketaren bidez esleituko dira behin betiko.

Beste jarduera batzuk

Udalak antolatzen dituen tailer eta ikastaroak aparte, badira Artziniegako herrian eskaintzen diren beste jarduera batzuk.

Udal Liburutegiak hurrengo zerbitzuak eskaintzen ditu doan: mailegu zerbitzua, ume eta gazteentzako literatura euskaraz eta gaztelaniaz, multimedia materiala, hemeroteka zerbitzua, WIFI doan, irakurketa sustatzeko jarduerak edo liburu terraza udan. Neguko ordutegia 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00ak arte da eta udakoa berriz goizeko 09:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte. Bestalde, KZ-Guneak (www.kzgunea.net) ere ikastaroak eta doako Internet-zerbitzua eskaintzen, tutorerik gabe eta Liburutegiaren ordutegi berean.

Euskara klaseak ere egongo dira aurten eta taldeak eratze aldera, izen emateko epea irailaren 26ra arte egongo da zabalik, baita Udalaren beka jasotzeko aukera egongo da. Ikastaroko ordu bakoitzaren prezioa 1,78 eurokoa izango da eta informazio gehiago jaso nahi izanez gero, Aiarako Eskualdeko Euskara Zerbitzuan eskatu beharko da.

Azkenik, Aiarako Txirrindularitza Elkarteak “ziklismoa probatu” kanpaina eskaintzen du, txirrindulariaren segurtasuna eta trebetasuna sustatzeko. Ikastaro honi buruz, laster emango dituzte izen emateko epeen berri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide