Antzinako azokak Artziniega eraldatuko du larunbatean

Erredakzioa 2014ko ira. 18a, 18:36

Denboraren makina batean sartu eta Erdi Arora bete-betean jauzi egingo du datorren irailaren 20an Artziniegara bertaratzen den orok. Errementariak, malabaristak, zaldunak, gorteko kideen desfilea... ugariak izango dira Antzinako Azokaren XVII. edizioa girotuko duten elementuak. Baina egongo dira baita erakutsi baino ezkutatu egingo diren beste elementu batzuk ere: estolderia, farolak eta antzeko azpiegitura modernoak estali egingo dira, denboran atzerako bidaia are errealistagoa egiteko.

Denboraren makina batean sartu eta Erdi Arora bete-betean jauzi egingo du datorren irailaren 20an Artziniegara bertaratzen den orok. Errementariak, malabaristak, zaldunak, gorteko kideen desfilea... ugariak izango dira Antzinako Azokaren XVII. edizioa girotuko duten elementuak. Baina egongo dira baita erakutsi baino ezkutatu egingo diren beste elementu batzuk ere: estolderia, farolak eta antzeko azpiegitura modernoak estali egingo dira, denboran atzerako bidaia are errealistagoa egiteko.

Hainbat eskutatik pasa da azoka antolatzearen ardura. Etnografia Museoak jarri zuen martxan lehenbiziko aldiz, herriaren fundazioaren 500. urteurrena ospatzeko ekimen gisa. Hala, lehen hiru urteetan Museoaren esku geratu zen antolaketa. Ondoren, Bolaretxe koadrilako kideek hartu zuten lekukoa, eta eurak izan dira azoka antolatzen urte gehien aritu direnak. Duela bost urte udalak hartu zuen antolaketaren ardura. Handik bi urtera, baina, azoka antolatzeari utziko ziola iragarri zuen.

Gauzak hala, herriko ostalariak batu eta ekimena euren artean aurrera eramatea adostu zuten. Esan eta egin: aurtengoa ostalariek antolatutako hirugarren edizioa izango da.

Bisitari kopuruari dagokionez, aurreko urteetako markari eustea espero dutela adierazi du antolakuntzan dabilen Marta Gomezek: 10.000-12.000 pertsona inguru bertaratzea dute aurreikusia, “Bizkaia eta Gipuzkoa inguruko jendea batik bat”. “Egun horretan auto-ilara egon ohi da herrian sartzeko”, ziurtatu du azokan parte hartzen duen Gines Lopezek. Gomezek, bere aldetik, Artziniegako Azokak duen ospe ona azpimarratu du, “beste azoka batzuetan asko aipatzen dute”.

Herriaren parte-hartze aktiboa
Azoka sortu zenetik dabil Lopez bertan parte hartzen. Urtero bezala, aurten ere umeentzako ganadu feria bat antolatuko du, mota askotako animaliekin.

Ez da, baina, azokan parte hartuko duen herritar bakarra izango. Artziniegako elkarte zein norbanako ugarik euren ekarpena egingo baitute azokan: Builaka perkusio taldeak kalejira antolatuko du, herriko 20 ekoizle eta taldek postua jarriko dute... “Beste leku batzuetan enpresak kontratatzen dituzte halako azokak antolatzeko, baina hemen herriak antolatzen du”, azaldu du Lopezek. Gomezek ere “jendearen batasuna eta armonia” nabarmendu ditu azokatik, “jendeak musutruk hartzen du parte”.

Egitaraua goizean goiz hasi eta eguerdi arratsalde partean bukatuko da. Hala ere, giroa gauera arte luzatu daitekeela ziurtatu du Lopezek, eta aiaraldeko gainontzeko txokoetako herritarrei bertaratzeko gonbita luzatu die; “esaera zaharrak dioen bezala, irudi batek mila hitz baino gehiago balio duelako”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide