Euskara ikasteko eskaintza zabalduko da Artziniegan hasi berri den ikasturtean. Kurtsoa, 165 ordukoa izatea espero da, astean 6 eskola ordu emanez.
Udal bulegoetan izena emateko epea irailaren 26an amaituko da. Horren ondoren, jasotako inskripzio-fitxen arabera taldeak sortzeko aukera aztertuko da eta parte-hartzaileei erabakia helaraziko zaie. Eskola-ordua, 1,78 euroko prezioa izango duela aurreikusi dute.
Euskara ikasteko laguntzen baitan, ikasturtearen matrikula erdia itzultzeko beka eskaintzen du Artziniegako udalak. Behin ikasturtea amaituta, eskaera orria, nortasun agiriaren fotokopia, bankuaren ordainagiria eta euskaltegiaren ziurtagiria, udal bulegoetan aurkeztea eskatzen da diru-laguntza eskuratu ahal izateko.
Orain, 2013ko urritik 2014ko irailera egindako euskara ikastaroetako diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik dago urriaren 30an bukatuko da.