Artziniega, jaiei hasiera emateko prest

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2014ko ira. 5a, 08:57

Irailaren lehenengo asteburua heldu da eta Artziniega prest dago Arteko Gure Amaren ohorez ospatzen dituzten jaiei hasiera emateko, hori dela eta, ekintza ugari antolatu dituzte.

Irailaren lehenengo asteburua heldu da eta Artziniega prest dago Arteko Gure Amaren ohorez ospatzen dituzten jaiei hasiera emateko, hori dela eta,  ekintza ugari antolatu dituzte.

Irailak 5ean zurrakapote dastatzea egongo da eta jarraian iluntzeko 21:00etan pregoia irakurri eta txupina botako dute Udaleko atzealdeko balkoitik. Txarangazo…in your Bazo elektrotxaranga kalejira egingo du ostean eta 22:00eta herriko pilotari ohien pilota partiduak egongo dira frontoian. 23:00etan Makabik kontzertua emango du eta jarraian Akerbeltz erromeria egongo da; amaitzean kulero eta galtzontzilo lasterketa antolatu dute Ganzorrotz mendi taldekoek eta ondoren Tirri & Tery DJ-ak egongo dira.

Larunbatean, pintxo lehiaketarekin hasiera emango diote egunari eta 14:00etan herri bazkaria egongo da. Arratsaldeko 18:00etan igel txapelketa egongo da eta ostean, hain famatua den bonbona eta garrafoi lasterketa. Gauean AFÜ, Willis Drumond eta Skasti taldeek giroa animatuko dute eta horrez gain, 00:00etik 03:00ak arte Preben Jaia egongo da.

Igandean, 11:00etatik aurrera Arteko Santutegian meza eta Arteko Gure Amaren ohorezko XXXVI. Enkantea egingo dute. 13:30etan “tabernaz taberna” txikientzako lasterketa egongo da eta 18:00etan “Iturritik iturrira” VII. Kronoeskalada. Ondoren, umeen Artzikirol partiduak eta egunari amaiera emateko, gaueko 21:00etan baratxuri sopa Artekalen.

Irailaren 8an, Arteko Gure Amaren eguna da eta nagusien eguna ospatuko dute. 12:00etan meza eta lore-eskaintza egongo da Arteko Gure Amaren Santutegian eta 14:30etan nagusientzako bazkaria frontoian, bazkal ostean erromeria izango dute. Bestalde, 18:00etan herriko polikiroldegian Artzikirol finalaurrekoak jokatuko dira.

Asteartean berriz, umeen eguna ospatuko dute. 12:00etan txokolatea banatuko dute eta jarraian hezur, txapel eta alpargata jaurtiketa egingo dute. 14:30etan umeentzako bazkaria egongo da Arteko landan eta 16:00etatik 19:30etara haurrentzako jolas-parkea egongo da frontoian. Eguna amaitzeko, 20:00etan umeentzako Playback lehiaketa antolatu dute.

Asteazkenean, haurrentzako bizikleta ginkana eta multiabentura erronka egongo da. Eta ostegunean, Octopussys eta Bromeo taldeak kontzertuan egongo dira.

Irailaren 12an, ostirala, jaia berriro eztanda egingo du. 18:30etan “Uniendo retales” antzerkia antzeztuko dute Hiriskako emakumeak eta 19:00etan Artzikirol finala izango da frontoian. 21:00etan Barrenkalen koadrilen afaria egongo da eta 23:00etan Playback lehiaketa. Amaitzeko, 00:30etan Zirkinik Bez erromeriak alaituko du jaia.

Larunbatean, herri bazkaria egongo da Arteko landan. 19:00etan Arteko Gure Amaren ohorez Salvea eta jarraian Arteko Landatik jaitsiera, El Despiste fanfarrearekin. 21:00etan esku pilota partiduak eta ondoren, Babel Covers eta Oihan Vega egongo dira frontoian eta Born Avenue eta Lazy People Goiko Plazan.

Irailaren 14an, jaietako azken egunari hasiera emateko Tortilla eta Marmitako txapelketa egongo da Goiko Plazan eta 11:00etan bizikleta lasterketa kadete mailan (XXIII. Arteko Gure Amaren saria eta XXXVII. Arabako biraren 3. Etapa). Arratsaldeko 17:00etan mus txapelketa frontoian eta 18:00etan koadrilen arteko herri kirolak. Jaiak amaitzen joateko, 20:00etan Otegirekin erromeria eta odoloste jana Goiko Plazan eta 23:00etan jaiei amaiera emango diote amaierako trakarekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide