“Harro sentitzen gara pregoilari izateaz. Museoan egindako lana kaleratzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu”

Erredakzioa 2014ko ira. 4a, 00:00

Paki Ofizialdegi (Artziniega, 1960) Artziniegako Etnografia Museoko lehendakaria da. Ostiralean hasiko diren Artziniegako jaietako pregoilari izendatu dute Museoa.

Pregoilariak izango zarete aurtengo jaietan. Nola sentitzen zarete?

Harro sentitzen gara. Guk pentsatzen dugu gure lana oso sakona izan dela 30 urte hauetan eta hori kaleratzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

30 urte bete ditu etnografia museoak. Bide luzea izan da?

Paki Ofizialdegi (Artziniega, 1960) Artziniegako Etnografia Museoko lehendakaria da. Ostiralean hasiko diren Artziniegako jaietako pregoilari izendatu dute Museoa.

Pregoilariak izango zarete aurtengo jaietan. Nola sentitzen zarete?

Harro sentitzen gara. Guk pentsatzen dugu gure lana oso sakona izan dela 30 urte hauetan eta hori kaleratzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu.

30 urte bete ditu etnografia museoak. Bide luzea izan da?

Museoa sortu baino lehen era bagenbiltzan etnografiarekin erlazionaturiko gauzak egiten. Topatzen genituen traste zahrrak berreskuratzen hasi ginen. Garai hartan Baserriak batez ere berritzen ari ziren eta gauzak botatzen. Eta guk pentsatu genuen hori ezin zela galdu eta gauzak batzen hasi ginen. Duela 30 urte elkarte bat sortu genuen eta gure lehenbiziko egoitza-museoa eraiki genuen, Encinan. Hor egon ginen urte dexente, baina berehala ikusi genuen txikia geratzen ari zitzaigula eta leku handiago bat bilatzeari ekion genion. Orain museoa den lekua topatu genuenean hori lortzeari ekin genion, eta duela hamar urte ireki genuen. Eta horretan gaude.

Badaukazue jaiekin erlazionaturiko etnografia aztarnarik?

Gure museoan bi esparru daude. Horietako bat landa-eramukoa da, eta hiri girokoa bestea. Hiri-girokoan argazkiak daude batez ere; jaietakoak, hemengo kirolenak (segalariak, aizkolariak...) jolasenak... Hortaz gain, udako solstizioari buruzko gauzak ere baditugu, beste esparru batean sartuta.

Jaietan pregoia irakurtzeaz gain, bestelako ekitaldirik antolatuko duzue?

Erdi Aroko azokaren sorreran gu ibili ginen, lehenego hiru urtetan aritu ginen azoka prestatzen.

Lehenago ere egiten genuen artisauen feria, baina Erdi Aroko Jaia bere kabuz ondo funtzionatzen hasi ginenean utzi egin genuen hori antolatzearen ardura, azokan parte hartzean zentratu ginen. Hortaz gain, margo lehiaketa ere antolatzen dugu, baina juxtu aurten jai egitarautik kanpo egingo dugu. Gauzak hala,aurtengo jaietan parte hartuko dugu baina ez dugu ezer berezirik antolatuko.

Demagun museoak beste 30 urte betetzen dituela. Museo horretan jartzeko gaur egungo zaien ze pieza izatea gustatuko litzaizueke?

Gure herrian dagoen gauza berezi-berezi bat bonbona lasterketa da. Bonbona museoan jarri baino, lasterketa nola egiten zen azalduko genuke. Hori da niri bururatzen zaidana, again beste batzuk erraldoiak edo buruhandiak sartuko lituzkete museoan. Euskal Herriko kirolak ere sartu ahalko genituzke, baina horiek jada baditugu.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide