"Aurtengo helburua da Europako futbol aretoko 16 talde onenen artean egotea"

Erredakzioa 2014ko abu. 18a, 08:24

JONATHAN CAMARA (Artziniega, 1981) futbol aretoko jokalari profesionala da eta aurreko denboraldian Liga eta Kopa irabazi zituen Ingalaterran. Aurten lorpen horiek bete ez ezik, Europako talde onenen artean egotea dute xede.

Aurten txapeldun bikoitza izan zara Ingalaterran, zein da zure ibilbidea bertan?

JONATHAN CAMARA (Artziniega, 1981) futbol aretoko jokalari profesionala da eta aurreko denboraldian Liga eta Kopa irabazi zituen Ingalaterran. Aurten lorpen horiek bete ez ezik, Europako talde onenen artean egotea dute xede.

Aurten txapeldun bikoitza izan zara Ingalaterran, zein da zure ibilbidea bertan?

Pasa den denboraldian heldu nintzen Baku United-era eta egia esanda ez nuen uste hemen bukatuko nuenik. Nire ordezkariarekin hitz egin nuen eta esan nion klub aldaketa egin nahi nuela zerbait interesgarria ateraz gero. Hemengo entrenatzailea espainiarra da eta ezagutzen ninduen, joateko aukera agertu zen eta hemen nago.

Mailari dagokionez, egia esanda liga espainiarra munduan dagoen onena da zentzu guztietan: jokoa, azpiegitura, antolakuntza... hortaz kanpora joaten zarenean jokatzera maila jaisten da.

Nolakoa izan da kultura aldaketa?

Aitortu behar dut hasieran gogorra izan zela hizkuntzaren kontua baina talka kulturala handia da. London hiri ikusgarria da beraz hizkuntzarekin moldatzen hasten zarenean berehala egokitzen zara.

Hemen eramaten dudan bizitza, profesional gisa, estatu espainiarrean nuenaren antzekoa da, beraz ez da asko aldatu. Hala ere ondo hausnartu beharreko erabakia da. Urteak eman ditut etxetik kanpo baina inoiz ez nuen jokatu atzerrian. Gauza berria izan da niretzat eta nire neskalaguna ere hemen dago nirekin. Ez zen erabaki erraza izan.

Zeintzuk dira helburuak denboraldi honetarako?

Liga eta Kopa berriro irabazteaz gain helburua da Europako 16 talde onenen artean egotea. Horretarako bi aste eman ditugu dagoeneko aurre denboraldian eta beste hiru ditugu UEFA Futsal (Champions League) txapelketaren lehenengo kanporaketa prestatzeko.

Sarajevora joango gara jokatzera beraz aste zailak izango ditugu kirol esparruaren aldetik.

Ohikoa da euskal jokalariak kanpoan jokatzea?

Tamalez ez da oso arrunta. Areto futbolari dagokionez uste dut bakarrik gaudela bi hortik.

Ingalaterrara heldu baino lehen ibilbide luzea egin duzu, ezta?

Profesional gisa 12 denboraldi dira dagoeneko. Lehenengo lauak GSI Bilbon jokatzeko zortea izan nuen eta gero Euskaditik kanpo joan nintzen. Saloura joan nintzen urte batez, Castellonera beste bat, Leonera beste bat eta Tuterara hiru. Eta Londonen bigarren urtea egingo dut.

Zein dira zure ezaugarriak jokalari gisa eta zein dira zure oroitzapen gozoenak?

Inoiz ez dut gogoko izan nire burua jokalari gisa definitzea, baina esango dut langilea eta profesionala izaten saiatzen naizela egiten ditudan gauzetan.

Une gozo ugari asko ditut baina baten bat hautatu beharko banu bi igoerak eta lehen mailako debuta aipatuko nituzke. Eta Espainiako Koparako sailkapena lortu genuenean ere azpimarratuko nuke, Barçari irabaziz eta gure jendearekin Tuteran.

Zerk suposatzen dut futbol aretoko jokalari profesionala izatea futbol 11-k gainontzeko kirolak eklipsatzen duen leku batean?

Gauza askori uko egin behar diezu. Adibidez, zure herrian eta zure jendearekin egoteari. Bestalde kirolean oinarritutako bizitza egin behar duzu, asko zainduz eta profesionala izanez. Eta ez dugu ahaztu behar futbol 11-k hedabideen eta arreta ekonomiko guztia erakartzen duela.

Zer uste duzu dela beharrezko jokalari profesionala izateko?

Gehienbat egunero ahalik eta gogorren lan egitea eta batzuetan beharrezkoa den zorte on apur bat hori izatea heltzeko.

Pasa den urtean jokatutako UEFA Futsal kanporaketan gola sartu zuen Jonathanek:

[video:https://www.youtube.com/watch?v=UcnsoZoHnUk width:360 height:250]

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide