Android zein IOS sistemetan instalatu daiteke. Erabiltzaileek ezbeharrak eta inzidentzien berri emateko aukera izango dute.
Aurreko astetik eskuragarri dago “Artziniegako Udala” izeneko mugikorretarako aplikazioa. Aplikazioaren bidez udalaren albisteak eta agenda deialdiak kontsultatu daitezke modu errazean, bai eta sare sozialen bidez zabaldu. Horretaz gain, Artziniegan gertatzen den edozein ezbehar edo inzidentziaren berri ere eman daiteke, argazkia eta guzti. Udalak jasotzen dituen jakinarazpen guztiak zentralizatuko ditu.
Aplikazioa euskaraz eta gaztelaniaz erabiltzeko aukera dago, eta Android eta IOS sistemetan instalatu daiteke. Deskargatzeko Play Store eta App Store zerbitzuak erabili behar dira.
Diru-kontuei dagokienez, udalaren arabera, guztira 3.000 euroko kostua izan du aplikazioaren garapenak, eta ez du izango ondorengo mantentze-kosturik.