"Chelsea taldearen kanpusean egon naiz bi urtez"

Erredakzioa 2014ko abu. 3a, 17:33

NAROA YARRITU (Artziniega, 1997) futbol jokalaria da eta nahiz eta oso gaztea izan bigarren mailan aritzen da dagoeneko. Txapelduna izan da Pauldarra taldearekin Bizkaiko Kopan eta etorkizunean arrakasta gehiago lortzea da bere helburua.

Oso gaztea izanik talde ezberdinetan aritu zara dagoeneko, zure ibilbidea eta lorpenak azalduko dizkiguzu, mesedez?

NAROA YARRITU (Artziniega, 1997) futbol jokalaria da eta nahiz eta oso gaztea izan bigarren mailan aritzen da dagoeneko. Txapelduna izan da Pauldarra taldearekin Bizkaiko Kopan eta etorkizunean arrakasta gehiago lortzea da bere helburua.

Oso gaztea izanik talde ezberdinetan aritu zara dagoeneko, zure ibilbidea eta lorpenak azalduko dizkiguzu, mesedez?

6 urterekin hasi nintzen futbolean, hasiera batean bakarrik entrenatzen genuen, baina hurrengo urtean Floren eta Txarok areto futboleko emakumezkoen talde bat osatu zuten, Artziniegan bertan, bi urte egon ginen jolasten Bizkaian.

9 urterekin edo, neska gehiago ginenez, futbol 7-ko talde bat sortu zuten, baina kasu honetan Arabatik egon ginen jolasten eta urte batean liga irabazi genuen.

14 urterekin Ugaoko taldeak deitu zidan, futbol 11n jolasteko. Futbola gustuko nuenez eta Bizkaian jolastu nahi nuelako joan nintzen horra.

Bizkaiko txapelketa Arabakoa baino hobeagoa da maila altuagoa dagoelako, urte horretan txapelketa eta Bizkaiko kopa irabazi genuen.

Ugaon bi urte egon nintzen, bigarren urtean Pauldarrak deitu zidan, bigarren mailan jokatzeko, bigarren mailan jokatzea izugarria da!

Bi urte daramatzat Pauldarran eta aurten hirugarrena da, abuztuaren 11n hasiko naiz entrenatzen berriz. Ekainean Euskal Herriko kopa irabazi genuen Añorgaren kontra. Finalerdietan Athletic B-ren kontra jokatu genuen; Lezaman 1-0 galdu genuen baina gero etxean 5-0 irabazi genuen.

Euskadiko selekzioan ere jokatu duzu, ezta? Nola bizi izan duzu hori?

Beno... jokatu jokatu ez, deitu zidaten sub 16-ko probak egiteko, urte hartan Athletic-ekin ere egon nintzen entrenatzen 3 hilabete ere.

Bi alditan deitu zidan Euskadiko Selekzioak, lehenengoan ez nuen lehenengo froga pasa baina bigarren urtean ordea, azkenengo entrenamendura arte egon nintzen hartan baina arazo bat eduki nuen entrenatzailearekin eta ez nuen Andaluziako fasera joan baina Euskadiko selekzioaren kamisetarekin jolastu dut eta izugarria da, batez ere edonoren nahiaren bat delako.

Horretaz gain futbol kanpusetan ere parte hartu duzu?

Bai,txikitatik egon naiz. Bi urte egon naiz Athletic-ek egiten duen kanpusean, geroago beste bi urte Laudion, hiru urte Artziniegan eta azken bi urte hauetan Chelsea-ren kanpusean, aurten ez naiz joan baina izugarria da kanpus hori, Chelsea-ren entrenatzaileak etortzen dira gu entrenatzera,ez dakite gazteleraz eta ingleresaz hitz egin behar dugu beti.

Zein dira zure ezaugarriak jokalari gisa? Erreferenterik duzu zure jokatzeko moduan?

Jokalari moduan trebea naiz pilotarekin,azkarra eta erdian jokatzen dudanez pilotaren norabidea ikusi behar dut beti.

Nire erreferentea ez daukat baina nire anaia beti esaten dit Iker Munain bezala naizela, txikia, azkarra eta trebea pilotarekin.

Futbol munduan zeintzuk dira zure helburuak etorkizunean?

Gustatuko litzaidake lehenengo mailan jolastea nire taldearekin baina oso zaila da hori. Eta futbolaren berdintasuna lortzea ere.

Zeintzuk dira zure ustez gizonezkoen eta emakumezkoen futbolaren arteko ezberdintasunak? Desberdintasunak nabariak dira?

Futbola oso matxista da oraindik, ni bigarren mailan jokatzen dut eta ez dut ezer ez kobratzen ezta 2 euro, mutila izango banintz eta bigarren mailan jokatuko banu agian 25000 euro irabaziko nituzke hilero.

Eta beno lehenengo mailan jokatzen duten emakumeek lan egiten dute ere, 500 euro irabazten dute hilero eta berdin entrenatzen dute 4 egun astero. Nire ustez animatu behar dugu gehiago jendeari emakumezko futbola ikusteko eta errealitatea ikusteko, gu gogo berdinak jartzen diogu eta ostikada berberak ematen dizkiogu baloiari!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide