Erretes Tutera eta Salbantone jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2014ko uzt. 18a, 14:21

Asteburu honetan Aiaraldeko herrietan jaiak ospatuko dira, hauen artean, Erretes Tutera eta Salbantone daude.  Bigarren hau izango da suziria lehenago botako duen herria, Erretes Tuterak larunbatean egingo baitu.

Asteburu honetan Aiaraldeko herrietan jaiak ospatuko dira, hauen artean, Erretes Tutera eta Salbantone daude.  Bigarren hau izango da suziria lehenago botako duen herria, Erretes Tuterak larunbatean egingo baitu.

Goizetik hasita, meza, poteoa, umeentzako jokoak, zumba eta abar antolatu dira, egunsentian txokolatea eta bizkotxoak jaten, jaia amaitzeko. Ospakizunak igandean jarraituko dute 11tan hasiko den danborradarekin. Meza eta zozketaren ondoren, mus txapelketan izena emateko aukera zabalduko da, arratsaldeko 16.30tan txapelketa ospatzeko. Honen ondoren, odolosteak eta txistorra bananduko dira eta jaia amaitzeko 21.30tan zozketa egingo da.

Larunbatean hasiko dira jaiak Erretes Tuteran “Etiliko.com” panpinaren jaitsierarekin. Umeentzako gaztelu puzgarriak egongo dira egunean zehar, jolasekin batera. Goizez eta arratsaldez, 12tan hasita, Galiziatik pulpeiroa Erretes Tutera bisitatuko du. Arratsaldean, pulpeiroarekin batera, sardina banaketa egongo da eta musika egunsentiko 4tan amaituko da kulero eta gantzontzilo lasterketarekin. Honen ondoren txokolatea banatuko da. Igande goizeko, mezaren ondoren, Vermouth dantza egingo da eta herri bazkariaren ondoren “Etiliko.com” panpina erreko da jaiari amaiera emanez. Astearte eguerdian meza ospatuko da berriro.

Honekin batera, igandean Artziniegan meza abestuarekin, Eskualdeko Herrien festa ospatuko da eguerdian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide