Kutxabanken bulego eta kutxazainari su eman diote Artziniegan

Erredakzioa 2014ko eka. 22a, 10:28

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa 03:15ean gertatu da Artziniegako Garai plazan Kutxabank entitateak duen bulegoaren aurka. Zabaldutako informazioaren arabera, erasotzaileek gasolinaz busti dute kutxazaina eta bulegoaren atea, molotov koktel batekin su emateko ondoren. Ematen duenez bulegoaren barrualdeak ez du su hartu. Kutxazaina eta bulegoaren kanpoaldea belztuta geratu dira erasoaren ondorioz eta jakinarazi dutenez kutxazaina hondatu egin da.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, erasoa 03:15ean gertatu da Artziniegako Garai plazan Kutxabank entitateak duen bulegoaren aurka. Zabaldutako informazioaren arabera, erasotzaileek gasolinaz busti dute kutxazaina eta bulegoaren atea, molotov koktel batekin su emateko ondoren. Ematen duenez bulegoaren barrualdeak ez du su hartu. Kutxazaina eta bulegoaren kanpoaldea belztuta geratu dira erasoaren ondorioz eta jakinarazi dutenez kutxazaina hondatu egin da.

Europa Press agentziak jakinarazi duenez bulegoan margoketa ere egin omen dute erasotzaileek "herriarekin ez da jolasten" leloarekin.

Artziniegako herritarrek aiaraldea.com-i jakinarazi diotenez, goizaldean suhiltzaileak eta Ertzaintza gerturatu dira gertakarien lekura eta sua oraindik ere piztuta bazegoen ere, berehala itzali dute. Oraindik ere gertakaria ikertzen ari da polizia.

Erasoa Kutxabank-en kapital pribatua sartzeko prozesuaren testuinguruan gertatu da, hainbat eragile sozial kutxa publikoaren "pribatizazioa eta lapurreta" salatzen ari diren momentuan.

Itxaso Atutxaren adierazpenak

Bizkaiko Buru Batzarraren lehendakariak, Itxaso Atutxa, salatu du kutxazain eta egoitzaren aurkako erasoa eta ezker abertzaleari leporatu dio, nolabait, ekintzaren ardura. Atutxaren aburuz pribatizazioaren inguruko zehatza ez den informazioa zabaltzen ari da ezker abertzalea eta horrek jeltzalearen aburuz, "alarma sortu du".

Sorturen erantzuna

Sortuk oharra zabaldu du eta erasoak PP, PSE eta EAJri mesedea egiten diola esan du. Gainera, alderdi horiei eskatu die eztabaida ez desbideratzea eta Kutxabanken pribatizazioaren inguruan mintzatzea.

Bukatzeko, Sortuk gezurrik ez esatea eskatu dio Itxaso Atutxari.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide