Euskararen Eguna antolatu dute udalak eta herriko zenbait elkartek datorren ekainaren 28rako. Goizeko hamarretan hasiko da eguna, udaletxe aurretik abiatuko den mendi-irteera ornitologiko gidatuarekin.
12:30ean, berriz, triki-poteoa egongo da Fi Ta Fik taldearen eta Oihane Perea eta Zigor Enbeita bertsolarien eskutik. Herri bazkaria egongo da gero. 8 euro balio ditu tiketak, eta hamar urte baino gutxiago duten umeek ez dute ordaindu beharko. Tiketak ordaintzeko kontu bat jarri dute: 2095 3207 11 1093046000 (Kutxabank). Kontzeptu moduan “bazkaria” jarri eta ordainagiria udalean entregatu beharko da gero, hilaren 25a baino lehen. Bazkaldu ostean dantza plaza egongo da. 19:30ean, berriz, Artziniegako margolarien erakusketa irekiko dute Museo Etnografikoan. Parradust folk taldeak joko du gero, museoan bertan.