Urtero bezala, Hiriska emakume elkarteak landutako antzerkia antzeztuko du Artziniegako zahar etxeko aretoan. Aurten, Nuria Valienteren “Uniendo Retales” antzezlana aurkeztuko dute.
Lau urte daramatzate Hiriska taldeko emakumeak antzezlanak aurkezten. Hau, taldekideen publikoan agertzeko lotsa kentzeko jaio zen. Antzerkien aurkezpena aukeratu zuten haien helburua betetzeko eta jendaurrean agertzeko. Horretarako, Nuria Valiente antzerkigile eta zuzendariaren laguntza eskuratu zuten. Nuriak, taldekideak gidatzeaz gain, gidoi originalak idazten dizkie, gaiak, gehienbat Artziniegan kokatuz. Hala, besteak beste, “La Boda de Artzi”, “La Pócima de la felicidad Deny Maple” edo “Uniendo Retales” antzezlanari bizitza eman diete.
Hiriskaren eskutik “Uniendo Retales” antzezlana ezagutzeko aukera larunbatean da Artziniegako zahar egoitzako aretoan arratsaldeko 19tan.