Desadostasuna Udal Osoko Bilkuraren erregu eta galderetan

Erredakzioa 2014ko eka. 11a, 08:20

Astelehenean egin zuten ekaineko udalbatza Artziniegako udaletxean. Ordezkari politikoek arau subsidiarioen moldaketa proposamena, alkatetzako erresoluzioak eta udalerriaren kudeaketaren kontrola izan zituzten hizpide. Bozketetan adostasuna izan zen nagusi. Ekarpen eta desadostasun gehienak, ordea, erregu eta galderen puntuan atera ziren.

Atzo egin zuten ekaineko udalbatza Artziniegako udaletxean. Ordezkari politikoek arau subsidiarioen moldaketa proposamena, alkatetzako erresoluzioak eta udalerriaren kudeaketaren kontrola izan zituzten hizpide. Bozketetan adostasuna izan zen nagusi. Ekarpen eta desadostasun gehienak, ordea, erregu eta galderen puntuan atera ziren.

PPk, esaterako, katalogatu gabeko eraikinak ez suntsitzeko bidea proposatu zuen, etxeak babesteaz gain hobetzeko proposamena eginez. Bilduk, aurrekontuekin bezala jendeari azaltzeko bilera bat egiteko eskaera egin zuen, arkitektoak edo pertsona arduradunak interesa duten herritar oro informatzeko. EAJ, Bldu eta PPren aldeko bozekin onartu zen arau subsidiarioen moldaketa.

Igerileku eta kiroldegiaren erabilera, kezka

Ostiralean egindako segurtasun azterketaren emaitza ona bada, larunbatean irekiko dira udako igerilekuak. Eztabaida handiena, baina, kirol zerbitzuen instalakuntzen erabilerak piztu zuen. Batetik, futbol zelaia berritzeko proposamena noiz bideratuko den galdetu zuen Bilduk. Gobernu taldearen izenean Agurtzane Llano EAJko alkateak adierazi zuen uztailean egingo dutela afera bideratzeko ezohiko udalbatza, informe eta aurrekontuak osatu ondoren. Futbol zelaia erabiltzeko prezioa ezartzearen inguruan desadostasuna izan zen nagusi. Agurtzane Llanok Artziniegara kanpotik etortzen diren elkarte edo taldeek ordaindu behar dutela argitu zuen. Polemika futbol kanpusaren harira sortu zen. Izan ere, kiroldegia erabiltzeagatik enpresek ez dute ezer ordaintzen, baina gurasoek zerbitzua jasotzearren bai. "Frontoia, zelaia... erabiltzeko gastuak kubrituta daude, argia izateko txanponak sartu behar dituzte". Jeltzaleen iritziz, enpresa eta herritarrentzat baldintzak ezartzeko ordenantza egin beharko dute. PP-k araudia egon badela erantsi zuen, baina ez dela aplikatzen. EAJk instalazioak erabiltzearren ordaintzearen arriskua ohartarazi zuten: "Musika eskola eta futbolekoek  errentagarria ez dela esango dute, eta zerbitzua kendu. Akordioak lortzea da gakoa", adierazi zuen. Horregatik, urte hasieran erabiltzeko eskaera egiten dutenek herriari trukean zerbait eskaintzea ebatsi zuten alderdiek.

Kanaletatako usoak

Kanalonei egoerari buelta emateko bilera egin dute oraintsu Artziniegan. Gobernu taldeak arazorik ez dela egon azaldu du, usoena salbu, kanalonak okupatzen dituztelako. Egoera aztertu eta neurriak hartuko dituzte, aukeren arabera arazoa bideratzeko. Herritar batek usoen kanaoiak baino 26 kristal hautsita dituen eraikin bat dagoela salatu zuen udalbatzara gerturatu zen herritar batek. 

Konpostajerako kontainer berriak

Konpostajea egiteko ontzi berriak jarri dituztela jakinarazi zuten atzoko udalbatzan. "Grisak dira, kanpoan poda eta lorategietako hondarrak uzteko dela dioen kartela dago. Egia da oraindik kanpoan uzten dutela batzuk, baina erabiltzen hasi dira", kontatu zuen Llanok. 2015 amaieran Aiarako Kuadrilak hondakin bilketaren lizitazioa aterako du. 

Encina tabernaren kudeaketa egiten zuen pertsonaren heriotza dela-eta, ea udalak kontratuarekin zer egingo duen galdetu zuten Bildukoek, lehiaketarik egingo duten jakiteko. Alkateak, 2014ko kontratua ordainduta dagoela-eta, datorren urtean helduko diotela erantzun zuen. 

Errepideen inbentarioa, egiteke

Bestalde, Tuterako Erretes (Artziniega) eta Artieta (Burgos) lortzen dituen errepide publikoa konpontzeko eskatu zuen PPk. "Oso txarto dago, errepide ertzetan zuhaitz eta sasi asko daude eta todoterrenoak arazo askorekin pasatzen dira", onartu zuen alkateak. Horregatik, konpondu edo garbitu beharko dutela adierazi zuen. Errepideen inbentarioa egiteko inbertsio planak 25.000€ balio ditu. Errepideen kontabilizazioan gabezia dagoela salatu zuen PPk: "Diputazioan ezin da diru-laguntzarik eskatu Artizniegako errepideen %80 ez dagoelako katalogatuta". Tuterako Erretesen zaborrontziak jartzeko beharra ere azpimarratu zuen PPko zinegotziak, ez baitago aisigune ezta herrian zaborrontzirik: "Kolunpioak eta zelaiak oso egoera txarrean daude, umeentzako arriskutsua da". 

Energia planari dagokionez aurrezteko planaren inguruko informazioa aurkeztu zuen PPk. Alkateak egokitzat jo zuen herriko argitasuna hobetzeko proposamena. PPren arabera, 6.000 euroko diru-laguntza jaso liteke, %90 subentzionatzen baitute. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide