Aurten ere Artziniegako Udalak Jolas Txokoak eskainiko ditu. Egun horietan ekintza ugari garatuko dira: kirolak, abenturak, jolas ludikoak, jolas kooperatiboak, eskulanak, uretako ekintzak, gymkanak… eta sorpresa gehiago, helburu nagusi batekin, euskaraz gozatzea.
Umeek nahi duten asteetan parte hartu ahalko dute, ez dute zertan aste jarraituetan joan beharko. Hiru eta hamalau urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eta ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da, ekainaren 30etik abuztuaren 1era arte.
Artziniegan erroldatutakoak lehentasuna izango dute, hala ere 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatuak egon beharko dira. Bete gabeko tokiak geratuz gero, erroldatuak ez dauden umeak ere matrikulatzeko aukera izango dute.
Txandaka apuntatzeko aukera dagoenez tarifa ezberdinak daude: ume kopuru, aste eta ez erroldatuen arabera. Bestalde, ekainaren 9tik 16ra arte (biak barne) zabalik egongo da izena emateko epea; horretarako inskripzio orria bete beharko dute, udaletxean entregatu eta dagokion kopurua Kutxabank-en ordaindu.