"Haserretzen nauena da futbolak balio izatea hauteskunde mahaian ez egoteko eta transplanteak ez"

Erredakzioa 2014ko mai. 27a, 18:14

MATEO LAFRAGUA (Artziniega, 1955) bi transplante pairatu ditu giltzurrunetan eta diabetikoa da. Bere osasun egoera dela eta helegitea aurkeztu du europar hauteskunde mahaian ez egoteko, baina hauteskunde batzordeak ez ditu bere arrazoiak onartu. Batzordeak Atletico Madril futbol taldeko jarraitzaile baten helegitea onartu ostean, Mateok protesta egitea erabaki zuen.

Zein izan da hauteskunde europarretan bizi izan duzu egoera?

MATEO LAFRAGUA (Artziniega, 1955) bi transplante pairatu ditu giltzurrunetan eta diabetikoa da. Bere osasun egoera dela eta helegitea aurkeztu du europar hauteskunde mahaian ez egoteko, baina hauteskunde batzordeak ez ditu bere arrazoiak onartu. Batzordeak Atletico Madril futbol taldeko jarraitzaile baten helegitea onartu ostean, Mateok protesta egitea erabaki zuen.

Zein izan da hauteskunde europarretan bizi izan duzu egoera?

Hauteskundetan mahaian egon behar nuela jakinarazi zidaten eta nik helegitea aurkeztu nuen. Gurutzetako ospitaleak egindako txostena aurkeztu nuen. Argi eta garbi esaten zuen bi giltzurrun transplante izan ditudala, diabetesa, insulina hartu behar dudala, botika ugari behar ditudala...

Hauteskunde batzordeak erantzun zidan eta artikulu ezberdinak argudiatuz erabaki zuen ditudan gaixotasunek ez didatela eragozten eskatzen zidaten lana egitea.

Zur eta lur geratu nintzen. Nire sendagilearekin hitz egin nuen eta galdetu nion transplantatuak hauteskunde mahaian egoteko gai garen. Bere erantzuna oso argia izan zen, ezetz. Eta gero gehitu zuen horrek ez duela esan nahi transplantatu baten batek mahaian egoteko gaitasunik ez izatea.

Sendagileak esan zidan prest zegoela txosten bat idazteko hauteskunde batzordeari botikak hartzeko dudan ordutegiak zehazten.

Hala ere, batzordeak bazuen beste txosten bat eta ez zion kasurik egin. Orduan nire aukera izan zen mahaian egotea eta kamiseta janztea protesta gisa. Eta ea ahaldunen batek zer edo zer esaten zuen horren aurka eta etxera bidaltzen ninduten.

Hedabide batzuek nire jarreraren berri eman zuten.

Dena den zure haserrea areagotu zen geroago, ezta?

Bai, benetan haserretu nintzen hedabideetan ikusi nuenean hauteskunde batzordeak Atletico Madrileko futbol jarraitzaile baten helegitea aintzat hartu zuela Champions League-ko finala ikusteko, pare bat sarrera baitzituen.

Eta hauteskunde batzordearekin ez zinen berriro harremanetan jarri?

Ez dago erantzuteko modurik. Gainera notifikazioa ez zegoen sinaturik, beraz ilegala zen. Haiekin harremanetan jarri nintzen eta esan zidaten originala sinatuta zegoela, beraz, lasai egon nintekeela. Eta ikusteko aukera nuela bertara joanez gero. Baina nola joango naiz Artziniegatik hori ikustera?

Alderantziz izango balitz, barre egingo lukete. Erakunde batean sinatu gabe aurkezten baduzu agiri bat ez dute kontuan hartzen.

Dena den, harrigarria da futbola balio izatea aitzakia gisa eta osasun arazoak ez.

Zer eragozpen mota sortu zizun zure egoera fisikoak?

Adibidez, nik botika bat hartzen dut 07:30ean eta ezin dut gosaldu ordu bat igaro arte. Beraz, 08:00etan han egon nintzen, agindu zidaten bezala, baina 08:30ean gosaltzera joan nintzen. Nire osasuna askoz garrantzitsua baita.

Nire mahaikideei esker arazo larririk gabe igaro nuen eguna.

Dena den protesta egin zenuen, ezta?

Bai, nik protesta egin nuen, ea ahaldun batek edo ikuskatzaile batek zer edo zer esaten zuen. Batzuei adierazi nien protesta egiteko asmoa nuela kamisetaren bitartez, baina ez zen arazorik egon.

Kamisetan salatu nuen derrigorrez egon behar nintzela mahaian.

Zer nolako jarrera izan zuen jendeak?

Bitxia izan da, nire mahaian hiru pertsonak nire kamisetan zeuden leloak jaso zituzten haien bozetan, beraz baliogabeak ziren. Alboko mahai batean beste hiru boza gehiago egon ziren eta nirekin hitz egin zuen jendeak ez zuen sinisten gertatzen ari zitzaidana.

Ahal nuen moduan eta umorez hartu nuen. Niri ulergarria iruditzen zait zure oporrak aurretik prestaturik badituzu, mahaian ez egotea eta salbuespena egitea. Ez duzu dirua galduko, baina haserretzen nauena da futbolak balio izatea mahaian ez egoteko eta transplantatuak bertan egon beharra. Ez daude transplantatu asko goizeko 08:00etatik gaueko 09:00ak arte egon daitekeenak mugitu gabe.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide