Umeak zientziara hurbildu asmoz Artzizientzia antolatu dute

Erredakzioa 2014ko mai. 22a, 10:13

Maiatzaren bukaeran eta ekainean zehar Artzizientzia 2014 jardunaldiak egingo dituzte Museo Etnografikoan. Umeei zuzendutako jardunaldiak dira eta bere helburua haurrengan zientziaren jakin-mina piztea da. Horretarako hainbat tailer emango dituzte aditu ugarik. Topaketak bigarren aldiz antolatuko dituzte, pasa den urtean ere egin baitzituzten.

Maiatzaren bukaeran eta ekainean zehar Artzizientzia 2014 jardunaldiak egingo dituzte Museo Etnografikoan. Umeei zuzendutako jardunaldiak dira eta bere helburua haurrengan zientziaren jakin-mina piztea da. Horretarako hainbat tailer emango dituzte aditu ugarik. Topaketak bigarren aldiz antolatuko dituzte, pasa den urtean ere egin baitzituzten.

Lehenengo bi egunetan -maiatzaren 24an eta ekainaren 7an- hiru hitzaldi eskainiko dituzte goizean, 3-5 urte bitartekoentzat, 6-11 urte bitartekoentzat eta 12-15 urte bitartekoentzat, hurrenez hurren. Polimerozko pilotekin jolastu, izar multzoak ezagutu eta kimika praktikan ikusiko dute maiatzaren 24an. Ekainaren 7an zomorroen inguruan informazio gehiago jaso, argiaren funtzionamendua azaldu eta energiaren nondik norakoak ikasiko dute.
Hurrengo hiru egunetan ez dute mugarik jarriko eta adinaren aldetik edonork izango du aukera hitzaldietara joateko. Horrela, ekainaren 21ean dinosauroak izango dira protagonista. Desagertutako animalien historia eta ezaugarriak azaltzea paleontologoen esku geratuko da eta dinamika parte-hartzaileen bitartez egingo dute.

Ekainaren 27an, arratsaldeko 18:30ean ornitologo talde batek eskualdeko txorien eta bere kantuei buruzko hitzaldia emango dute. Hurrengo egunean goizeko 10:00etan txangoa egingo dute, Artziniegako Udaletxetik abiatuta, txoriak ikusteko.
Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea udalean: 945 39 63 53 telefono zenbakian.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide