Datorren Apirilaren 26an Artziniega Museoan Herri Oratzea egingo da. Urtero bezala, okinaren lana ezagutzeko parada egongo da museoaren sukalde zaharrean. Gainera, nahi duenak ogi opila egiteko aukera izango du.
Artea etnografi elkartearen helburuetako bat, kulturaren mantentzearekin batera, antzinako ogibideen berreskurapena izan da. 1998ko lehen Antzinako Azokan, garai bateko ogibideak kalera atera zituzten, gero tradizio bilakatu zen erakustaldia. Ekintza horiek urtero egitea erabaki zen, Antzinako azokan ogibide ezberdinak erakutsiz eta okinaren lana urtero Herri Oratzearen bidez zabalduz.
Beraz, hurrengo larunbat goizean Museora bertaratzen dena, ogia eta txintxortaren lanketa ikus dezake, trikitixaren musikaz gozatu eta erakutsi bezala, ogi opila egin, gero labean nola garatzen den ikusteko.