Carlos Urquijo, espainiar estatuaren ordezkaria Euskadin, Artziniegako udaletxearen banderen tamaina handitzea proposatu dio udal gobernuari, hartatik zabaldutako auzian udalbatzak aurkeztea erabaki zuen martxoaren 13an ospatu zen bilkuran.
Honen harira, aurreko ostegunean EAJ eta Bilduko zinegotzien aldeko bozekin udalak Artziniegako herriari Aberri egunean parte hartzeko deialdia egin zuen.
Aurtengo Aberri eguna ezberdina izango da. Nahiz eta aurreko urteak bezala, ikurrinari omenaldia egingo den, Carlos Urquijoren eskakizuna salatzeko herritarrak leiho eta balkoietan ikurrinak jartzeko deialdia luzatu da.
Espainiar estatuaren ordezkariak agindu gehiago eman ditu eskualdean ikurren tamaina aldatzeko. Horren adibidea Urduñan gertatu da. Espainiar ikurraren tamaina aldatu ez ezik, lekutik ere aldatu behar izan dute.