Artziniega Museoaren urteurrenaren ospakizunak

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2014ko mar. 27a, 15:59

Artziniega Museoa ospakizunetan murgilduta dago, bere 30. urteurrenaren astean. Ostiral honetan, martxoak 28, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Ramon Rabanera Arabako Aldun nagusi ohia eta Imanol Aretxabala Artziniegako alkate ohia kulturaren inguruan mintzatuko dira Julio Herrero, Arabako Foru Aldundiko arkitektoak gidatuko duen mahai inguruan.

Gainera, igandean, martxoak 30, museoa dohainik zabalduko da eta libre bisitatzeko aukera egongo da. Baina, atzo, martxoak 25, urteurrenaren egunean, kultur arloko hainbat zuzendariren bisita jaso zen Artziniegan. 

Artziniega Museoa ospakizunetan murgilduta dago, bere 30. urteurrenaren astean. Ostiral honetan, martxoak 28, Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, Ramon Rabanera Arabako Aldun nagusi ohia eta Imanol Aretxabala Artziniegako alkate ohia kulturaren inguruan mintzatuko dira Julio Herrero, Arabako Foru Aldundiko arkitektoak gidatuko duen mahai inguruan. Gainera, igandean, martxoak 30, museoa dohainik zabalduko da eta libre bisitatzeko aukera egongo da. Baina, atzo, martxoak 25, urteurrenaren egunean, kultur arloko hainbat zuzendariren bisita jaso zen Artziniegan. 

Arabako Foru Aldundiaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren kultur eta ondareko hainbat  zuzendari, Artziniega Museora bertaratu ziren  udalbatzako kide batzuekin batera. Museoa ikusi ondoren, egoitzaren areto nagusian bildu ziren kargu bakoitzak bisitan jasotako inpresioak hitzaldi bezala zabaltzeko. Etorritako zuzendarien artean, Imanol Agote Eusko Jaurlaritzako Ogasun zuzendaria eta Cuca Gutierrez Arabako Foru Aldundiko kultur zuzendaria aurki daitezke. 

Agurtzane Llano Artziniegako alkatesak hiru instituzioen laguntzeko konpromisoari egin zion deiari  erantzuten, Imanol Agotek, Artziniega Museoarekin Eusko Jaurlaritzak egonkortasunez elkarlanean arituko dela adierazi zuen. Horrekin batera, Euskal Herriko gainontzeko museo etnografikoekin loturak sendotzera bultzatu zuen, etnografiaren garrantzian goraipatu zuen. Hala ere gauza bat argi utzi zuen Agotek: “Etnografia ez da iraganean gelditu behar”. Horrela, etorkizuneko jendea etnografiarekin bat egiten jarraituko duela uste du, Artziniega Museoa 30 urte gehiago iraun dezan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide