Aurreko osteguneko udalbatzan aurrekontuak onartu ziren EAJ-PNVren zinegotzien 4 bozekin eta Bildu eta Alderdi Popularraren abstentzioarekin. Udalak, 1.700.437,3€ kudeatuko ditu aurreko urteko antzeko sailekin. Hala ere, zergak izoztu dira eta finantzazio eredu berriak bilatzen saiatu da Artziniegako udala.
Nahiz eta aurrekontu mugatua izan, sail berriak sortu dira, hala nola, Aiarako egunerako gunea erabiltzeko akordioaren ondorioz sortutakoa (1.500€) edo Sodupeko kiroldegirako sarrerako deskontua (1.500€).
Honetaz aparte, gazteentzako proiektua garatuko duen enpresa ordaintzeko (9.000€), txakurren jabeen gorotzak jasotzeko sentikortzeko kanpaina (1.200€) eta Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin termiten kontrolerako tratamendua (60.258€) aurki ditzakegu. Baita ere, margolaritza lehiaketari sail berezia eman zaio eta jaietako saila 2000 eurotan handitu da.
Estatuko gobernuak baimena eman duenez udalek aurreztutako diru atal bat gastatzeko, 500.000€ko inbertsioak gauzatzeko ahalmena izango du udalak.
Hainbat proiektu martxan jartzeko proposamenak luzatu ditu udalak, hauen artean nabarmentzen dena, udaletik eskolara doan errepidearen egokitzapena 1.500.000 euroko kostuarekin, non gainontzeko administrazioen laguntza lortu nahi den, udalak 205.223,89 € ordaintzeko.
Behin aurrekontuak onartuta, udalak aurrekontua azaltzeko bilera egingo duela hitzeman du. Baina ideiak emateko, oraindik herritarrek alegazioak aurkezteko epea zabalik dago.