Artziniegako mendi ibilaldia, bosgarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko ots. 27a, 12:09

Martxoko lehen igandea aukeratu du aurten ere Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak herriko mendi-ibilaldia egiteko. Bosgarren urtea da Artziniega Ibilaldia-Yarri Memoriala antolatzen dela. Ohi lez, alde batetik herriko natura, paisaia eta bideak ezagutzera emateko eta mendizaletasuna sustatu nahi da.  Eta, beste alde batetik, aldi berean eta izenak berak dioen bezala, gogoan izan nahi dute Artziniegako mendi eta txokoen zabaltzailerik handiena izan zen Jose Manuel Yarritu “Yarri”.

Martxoko lehen igandea aukeratu du aurten ere Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak herriko mendi-ibilaldia egiteko. Bosgarren urtea da Artziniega Ibilaldia-Yarri Memoriala antolatzen dela. Ohi lez, alde batetik herriko natura, paisaia eta bideak ezagutzera emateko eta mendizaletasuna sustatu nahi da.  Eta, beste alde batetik, aldi berean eta izenak berak dioen bezala, gogoan izan nahi dute Artziniegako mendi eta txokoen zabaltzailerik handiena izan zen Jose Manuel Yarritu “Yarri”.  Izan ere, Yarrik lan handia egin zuen bertoko eta inguruko mendizaletasuna zabaltzen eta “Recorridos por Artziniega y alrededores” liburuan bildu zituen Artziniega Ibilaldia prestatzeko oinarri diren ibilbideak. Gaixotasun baten ondorioz hil eta urte gutxira, 2010an hain zuzen ere, ibilaldi hau egiteko asmoa izan zuen Ganzorrotz taldeak.

 

Bi ibilbide

Aurreko urteetan bezala, udalerriko mendi eta basoetan barrena bi ibilbide prestatu dituzte antolatzaileek. 

Azaldu dutenez, 2013an egindakoen antzerakoak dira biak; baina amaiera ezberdinarekin: bata luzea izango da, 26 km-koa. 

Etapa luzeenean Peñalba, Otsati eta Zaballa mendietatik pasatuko dira mendizaleak. Ibilbide nahiko gogorra da, guztira 1400 metroko desnibel metatua izango baitu. 

Laburrak, berriz, 12 km izango ditu eta Artziniegatik Soxogutira eta Soxora joango da. Tarte batez errepidetik igaroko da bidea, beraz. Handik Zaballa mendiko tontorrera igo eta Barruelo auzoan barrena Artziniegako alde zaharrera itzuliko dira partaideak. 

Ibilbide laburra egokia da mendian ibiltzeko ohitura duten gaztetxoentzat ere, jakinda, gainera, negua dela eta bideak lokaztuta egon daitezkeela.

Ibilaldi luzea 8:00etan abiatuko da frontoitik. Laburra, aldiz, ordu eta erdi geroago, 9:30ean.

 Izena eman daiteke web gunearen bidez otsailaren 27ra arte eta egunean bertan . Martxa luzerako 7:00etatik 7:45era eta 8:30etik 9:15era zirkuitulaburrerako. 

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, jatekoa eta edatekoa egongo da ibilbide luzean. Frontoian odoloste eta txerriki errea egongo da parte-hartzaile guztientzat 13:00etatik aurrera.

 

Ekitaldi jendetsua

Aurreko urteetan kirol-ekitaldi honek jende ugari erakarri izan du Artziniegara, bostehun eta zortziehun lagun bitartean urtez urte. Parte-hartzaile gehienak Arabatik eta Bizkaitik etortzen dira, bai eta Euskal herriko beste herrialdetatik eta atzerritik ere. Antolakuntza lanetan ere jende asko biltzen da: iaz esaterako berrogei boluntario baino gehiago.

Ganzorrotzek azaldu duenez, helburua ez da lehiatzea. mendi zaletasuna sustatzea  baizik. 

Parte hartzaile guztiei haien datuekin txartela emango zaie, kontrol guneak adierazita eta ibilaldian zehar balizko gorabeherak jakinarazteko harremanetan jartzeko telefonoekin. Mendizaleek aukeratutako bidea egin beharko dute, kontrol guneak zeharkatuz eta txartela aurkeztuz. 

Informazio guztia eta aldez aurretik izena emateko formularioa Ganzorrotz Mendi Kirol Elkartearen web gunean topa daiteke (http://ganzorrotz.wordpress.com). Izen-ematea doakoa da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide