Mendietako eliza musika topagune bilakatzeko proiektua aurkeztuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2014ko ots. 26a, 17:25

Hamaika eraikin bertan behera utzita daude Aiaraldean, horietako bat, Artziniegako Mendieta auzoko San Tomas eliza da. Artziniega kulturan sustatzeko, eraikin hori berriztatzea izan da Conchi Otxoaren nahia.

Izan ere, musikan oinarritutako gune kultural bihurtu nahi du orain ahazturik dagoen eliza. Urteak igaro dira ideia sortu zenetik, baina orain gazte-talde baten laguntzaz proiektua garatu dute, Arabako apezpikutzaren eta Artziniegako Udalaren oniritziarekin.

Hamaika eraikin bertan behera utzita daude Aiaraldean, horietako bat, Artziniegako Mendieta auzoko Tomas Deuna Eliza da. Artziniega kulturan sustatzeko, eraikin hori berriztatzea izan da Conchi Otxoaren nahia.

Izan ere, musikan oinarritutako gune kultural bihurtu nahi du orain ahazturik dagoen eliza. Urteak igaro dira ideia sortu zenetik, baina orain gazte talde baten laguntzaz proiektua garatu dute, Arabako apezpikutzaren eta Artziniegako udalaren oniritziarekin.

Mendieta, Artziniegako iparraldeko auzo bat da, erdigunetik, Arteko Santutegitik gora kilometro gutxira dagoena. Tomas Deunaren eliza, auzotik haratago dagoen haran batean kokatuta dago.

Elizaz gain, honen inguruan dauden bide errealak berreskuratu nahi dituzte, kultura naturarekin bat egiteko. Birmoldaketa gauzatzeko tailer eskolak erabiliko dira, non gazteak zaharberritze teknikak ikasiko dituzten obra gauzatzen duten bitartean.

Proiektua aurrera eramatekotan, Artziniegak, musikarako gunea edukiko luke bere baitan. Bertan kontzertu, hitzaldi eta oro har, musika arloko hezkuntzarako topagunea garatuko litzateke. Honçrrekin batera, Artziniegako kultura osatzea bilatzen da, herriaren garapena bultzatuz.

Proiektua, bihar jendaurrean aurkeztuko da Artziniegako udaletxean eguerdiko 13:00etan, lankidetza proposamenak eta ekarpenak jasotzeko asmoz. Nahiz eta proiektua aurkeztu, garatzeko ez dituzte datarik ezarri.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide