Artea Etnografia Elkartea eta Artziniega Museoak, 30. urte beteko dituzte datorren martxoaren 25ean, horregatik, urteurrena ospatzeko ekintza ugari proposatu dituzte urtero aurkezten duten eskaintza handituz. Juan Jose Ibarretxe eta Ramón Rabanera egongo dira gonbidatuen artean, besteak beste.
Ibilbide horretan, Artea Etnografi Elkarteak, besteen artean, Antzinako Azoka edo Udako Solstizioa bezalako ospakizunak egutegian finkatu ditu. Ekintza horietaz gain, beste batzuk antolatu ditu urtean zehar martxoa ekitaldiz betez.
Hala, martxoaren 7an, arratsaldeko 20:00etan PLATANO-BOLIGRAFO gazte enpresa laudioarrak sortutako bideoak botako ditu eta hitzaldia emango dute. Hurrengo larunbatean, martxoak 15, arratsaldeko 20:00etan musika barrokoaren emanaldia izango dute Yolanda Quincoces sopranoaren eta Idoia Aparicio gitarra-jotzailearen eskutik.
Nahiz eta urteurrena martxoaren 25ean izan, ospakizun herrikoia asteburuan gauzatuko da. Izan ere, martxoaren 28an, mahai-ingurua burutuko da museoaren balorazio eta eragina Artziniegatik, Euskal Herrira adierazteko.
Horren inguruan, museoaren egoitza berrian parte hartu zuten buruzagiak arituko dira, hala nola, Juan Jose Ibarretxe, Imanol Aretxabala, Ramon Rabanera eta Julio Herrera. Gainera, igande horretan, martxoak 30, museoa zabalduko da eta libreki bisitatzeko aukera izanda.
Ekintza hauetaz aparte, oraindik ikusgarri dago Humboldt alemaniarraren “viaje al país de los vascos” erakusketa, otsailaren 27an kenduko dute.