Datozen ostegun eta ostiralean, Bilbon, Siriaren gatazkan komunikabideen papera aztertuko duten solasaldiak emango dira. Bertan, gatazkaren eraginak eta zergatiak azalduko dira eta komunikabideek nola informatu duten aztertu. Hizlariak hainbat aditu izango dira eta haien artean, Teresa Aranguren artziniegarra.
Teresa Aranguren, 1971an hasi zen kazetari gisa lanean baina hamarkada bat geroago ekin zion nazioarteko gatazken inguruan berri ematen. Libanoren inbasiotik, Golfoko gudara, nazioarteko gatazka ugari bizi ditu. Kazetaritzaz aparte, idazle bezala aritu da bere ibilbidean ezagutu dituen egoeren inguruan idatziz. Gainera, gaur egun, espainiar telebista publikoko administrazio kontseiluko kide da, nazioarteko gatazkak alboratu gabe.
Siriaren gatazkaren inguruko solasaldiak, otsailaren 6 eta 7an ospatuko dira Hegoa Ekonomi Zientzien fakultatean.