Santxotena museoan ikusgai daude Teresa Lafragua eta Xabier Santxotenak munduko herrialde guztietatik ekarritako jaiotzak. Jaiotza sorta urtero handituz doa: oraingo erakusketan 1.223 aurkeztu dituzte.
Erakusketaren xedea, kulturaren adierazgarri diren jaiotzen bitartez, beste kulturak erakustea da. “Ez dago erlijioarekin zehazki lotuta”, dio Teresa Lafragua arduradunak. Hala, bakoitzaren ikuspuntutik, interpretazio ezberdinak jaso dituzte erakusketan.
Mundu guztiko txokoetatik ekarrita, hainbat jaiotza k osatzen dute bilduma.
Material ezberdinak
Pentsaezinak diren materialez eginda daude: portzelana, ebanoz, beira, larruz, oihalez, alanbrez eta abarrez.
Materialek toki bakoitzeko ezaugarriak dituzte eta haien kultura islatzen dute. Kulturaren bakoitzaren adierazgarriak dira. Esate baterako, Afrikan aita umea zaintzen duenenarena edo euskal arrantzalearena.
Aniztasunari dagokionez, aurten kultura garrantzitsuena Portugaldarra da; kortxoz egindako jaiotzak nabarmenduz.Jaiotzak, gehienbat haien jatorrien arabera bananduta daude eta adierazgarria den fondoa daukate, testuinguruan ondo kokatzeko. Xabier Santxotena dioen bezala, “Jaiotza bakoitzak bere istorioa dauka eta fondoak horretara laguntzen du”.Aurten, berritasun bezala, Artziniegan kokatu duten jaiotza handi bat dago, hiru eremuetan banatzen dena. Hiru eszenak klasikoak dira. Lehena, jaiotza aktore garrantzitsuenekin. Bigarrenean, merkatua artisauekin errekak banatzen duelarik eta hirugarrena abeltzainak zelaietan gehituta.
Munduko kulturak biltzen dituen erakusketa urtarrilaren 31 arte egongo da ikusteko aukera. Bisita egunak ostegunetan, larunbatetan eta igandeetan izango dira.