Xabier Santxotena artistak liburua aurkeztu du bere artelanen argazkiekin

Erabiltzailearen aurpegia Unai Gotxi Kastrexana 2013ko abe. 17a, 08:52

Xabier Santxotena artista euskaldunak "El universo Santxotena" liburua aurkeztu du Artziniegako tailer-museoan. Liburuan, bere bibliografia azaltzen du eta 1970tik 2013ra bitartean egindako ibilbide artistikoa deskribatzen du 190 orrialdetan.

Modu berean, Santxotenaren artelanen 364 argazki biltzen ditu eta artelan hauek biltzen dituzten hiru museoen historia azaltzen du: Gorrienea etxe-museoarena, Arizkungo parke-museoarena eta Artziniegako tailer-museoarena. Liburuak artearen munduko hizkera korapilatsutik ihes egiten du, irakurlearekin gertutasuna landuz.

Santxotenak idatzi dituen olerki batzuez gain, Jorge Oteizarekin izan zuen adiskidetasunaren inguruan aritzen da lehen aldiz. Gainera, arte-munduko nazioarteko pertsonen idatziak ere biltzen ditu, hala nola, Prado museoaren zuzendariarenak edo Oteizarenak.

Liburua Santxotena museoen gidari den Teresa Lafraguaren laguntzaz gauzatu dute. Liburuaren testuak eta argazkiak, Aiaraldeako bi pertsonek egin dituzte, Aratxu Oiarzabal Arranz kazetari urduñarrak eta Javier Torres Mauleón argazkilari amurrioarrak.

Liburua, Elkar liburudendek banatuko dute eta Artziniegako Santxotena tailer-museoan eskuragarri izango da bihartik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide