Aste honetan Artzinieako etxeetara gabonetako ekintza egitaraua heldu da. Ekintzez betetzen ditu hurrengo asteak, asteburu hau habiapuntutzat hartuz. Leheneno egunak direnez, asteburuko hiru egun hauetan bertaratzen denak ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera izano du.
Ostiralean, urtero antolatzen den gabon postreen lehiaketa egono da Goiko plazan dagoen udaletxe zaharrean. Postreak, 17.30etatik 18etara aurkeztu beharko dira epaimahaiak erabaki dezan. Epaimahia erabakitzen duenean, sariak banatuko dira eta sari banaketaren ondoren, udaletxe zaharrera bertaratzen denari aurkeztutako postreak dastatzeko aukera izano du.
Asteazken honetan ospatu den mendien nazioarteko eguna dela eta, Larunbatean, arrazaldeko 20.00etan, Iñaki Garcia Uribek, Euskal mendizaletasun eta Gorbeako gurutzeen historiaren inguruko hitzaldia emango du Museoko aretoan.
Igandean, Euskadiko goma gaineko Sokatira txapelketa Artziniegara bertaratuko da Bizindar taldeko neskak gonbidatuta. Goma gainean, talde bakoitzeko 4 kide lehiatuko dute txanda bakoitzeko Polikiroldegian, goizeko 11.30tik aurrera.
Gainera, prentsaurrean, Xabier Santxotenak bere artelanak eta hauek erakusten dituzten museoen historian oinarritutako liburua aurkeztuko du bere tailerrean, gaur, goizeko 12tan.
Baita ere, Ostiral gauean jaia egongo da Igerilekuetako tabernan 23.30an Five Corners taldearen kontzertuarekin.