Merkatu solidarioa Angelman Sindromea pairatzen duen Eneko auzokidearen alde

Erabiltzailearen aurpegia Uxue Tomé Vivanco 2013ko aza. 20a, 07:50

Urtero bezala, Artziniegako Merkatu Solidarioa martxan dago. Merkatu honekin Hiriska Emakume Elkarte antolatzaileak laguntza ekonomikoa eskaintzen dute beharrezkoa duten pertsona edo organizazioei, eta gehiago murrizketa garai hauetan.

Aurreko edizioen laguntzak xede ezberdinetara bideratu dituzte: Palenque-n (Ekuador) egindako ekintza ezberdinen kolaborazioan parte hartu dute, Benjamin Respaldizaren eskutik; ohe artikulatu eta garabi baten eskuratzea Artziniegako bizilagunen zerbitzurako; eta pasaden urtean distrofia muskularra pairatzen ari diren bi auzokide laguntzeko.

Aurtengo jomuga

Aurten lortutako dirua Angelman Sindromearen Elkarteari zuzenduko dute, hain zuzen Enekori, Artziniegako auzokidea.

Merkatu txikiak hurrengo azaroaren 30ean zabalduko ditu ateak abenduaren 8rarte eta ohikoa den bezala Artea Zahar-Etxeko Egoitzaren kaperan izango da.

Lagundu nahi izan ez gero erabilitako objektuak, egoera onean daudenak, eman ahalko dira: koadernoak, liburuak, osagarriak, jostailuak, bitxiak … (Arropa ez). Emandako objektuak Hiriskako lokalean jasoko dituzte azaroaren 11tik 21era, arratsaldeko 18:00etatik 19:30ak arte. Beste modu batean parte hartzeko aukera ere badago Kutxabank-eko 2095.3207.12.1094043238 kontu zenbakian dohaina sartzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide