Jada ikasturtean murgilduta gaude eta Artziniegako auzokideei inkestak egin ondoren Udalak hiru ikastaro berri aurkeztu ditu: joskintzan hasteko tailerra, patinajea eta zumba-salsa klaseak. Hauetan izen emateko epea azaroaren 19tik 22ra egongo da zabalik eta banketxearen edo Interneten bidez egin ahalko da. Ikastaroen prezioa 28-48€ artean egongo da erroldatuentzat, era berean beherapen bereziak izango dituzte langabetu, erretiratu edo ikasleak.
Merkatarien elkarteen ikastaro eskaintza
Antolatzaileek adierazi dutenez, ikastaro hauek aurrera ateratzeko talde bakoitzean gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena.Bestalde, AEME-k (Artziniegako Enpresa eta Merkatarien Elkartea) eskulanetan oinarritzen diren beste hiru ikastaro eskaintzen hasi da asteburu honetan. “Fofucha”-ri dagokiona izan da lehenengoa, eta larunbatean hasiera eman zioten, beste biak aldiz, Scrapbooking-a eta gabonetako apaingarriena, hastear daude. Izan ere, 15-25 euroko kostua daukate ikastaroaren arabera.