Igande honetan, garai bateko bizimodua erakusteko, Artziniega Museoari bizitza emango diote. Herriko artisauen laguntzaz, museoaren gela ezberdinetan, antzinako ogibideak erakutsiko dira.
Lanbidez aparte, duela hamarkada batzuetako bizimodua ikusteko aukera izango da, hala nola, tabernako giroa, etxe barruko bizitza, etab.
Ekimena urte batzuk darama jendea erakartzen, hasierako xedea, urtez urte gainditzen doaz, nagusiak garai horretaz oroitzen eta gazteak lehen bizi zen modua erakusten. Horrela, museora igandean hurbiltzen dena, erlezainarekin eztia frogatu ondoren, arotzak zurarekin lanean, errementariak burdina kolpatzen, ikasleak idazlumarekin trebatzen, botikariaren laguntzailea sendagai naturalak prestatzen, andreak josten, abeltzaina animaliak zaintzen eta gaztagilea ardi esnearekin gazta prestatzen ikus ditzake.
Bisitaria, museoaren parte izan daiteke, artisauarekin batera, ogibideetan jarduten.