Kimberly-Clark enpresan lan-erregulazio espedientea ezarri dute

Aitor Aspuru Saez 2013ko aza. 5a, 11:10

Artziniegan kokatuta dagoen Kimberly-Clark enpresak enplegu-erregulazio espedientea abiatu du. Talde honek Scottex papera eta Kleenex zapiak ekoizten ditu, besteak beste.

Zuzendaritzak adierazi du eskaerek behera egin dutela eta horren ondorioz hartu dutela erabakia. Hori guztia nahiz eta urriaren 22an Kimberly-Clark-ek zabaldu zuen bere akzioek goranzko joera dutela eta horien irabazien estimazioa igo direla.

Bestalde, langileek uste dute lan nahikoa dagoela eta espedientea ez dela beharrezkoa. Aldi berean, salatu dute 19 langilek modu normalean lan egiten dutela lantegiaren jarduera mantentzeko, haien aburuz produktuak era ekonomikoagoan egiteko. Beharginek azaldu dutenez, jabe berriek hirutan zatitu dute enpresa: Arangurenen dagoena alde batetik eta Artziniegan dauden beste biak -xaboigintza eta papergintza, hurrenez hurren- bestetik.

Langileen aburuz zuzendaritzak hartu dituen neurrien bitartez beharginen erantzun gaitasuna urratu nahi du. Gauzak horrela, enpresaren azkenengo helburua murrizketa neurriak ezartzea izango litzateke. Beharginek azaldu dute hori ez ezik langile berriei baldintza okerragoak eskeintzea ere badela.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide