Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren eskaera betez, urriaren 11tik Espainiako bandera ipinita dago Artziniegako udaletxeko teilatuan. Eskualdeko herri gehienetan eman da urrats hori. Badira hilabete batzuk udalean ohartarazpena jaso zela. 39/1981 legearen arabera Espainiako bandera administrazio guztietako eraikinen kanpoaldean eta barrualdean egon behar da.
Azkenaldian, ostera, legearen aplikazioa saihestearren, ez da banderarik egon, ez ikurrinik, ez espainiar banderarik. Orain, udalak eskakizuna onartu eta beste udal batzuen ereduari jarraiki, bi bandera ofizialak teilatuan ipini ditu. Biak dira neurri txikikoak. Aiaraldean Laudio eta Amurrioko udalak izan ziren legea betetzen aurrenak, 2009an, eta beste udal asko, Urduña edo Aiara kasu, Artziniegakoaren prozesu berean daude.
Euskal Herrian, nazionalitate ezberdinen banderak jartzea erabaki zuten udal batzuk, baina epaitegiek atzera bota dute.