2010/08/29 08:30

Antzinako Azoka

Artziniega, Artziniega

 

ANTE MERIDIEM

 

10,15 Adar eta abesbatzen doinuek Hiriko ateraino lagunduko gaituzte                  

10,30 Pregoia entzutera joango gara, danborrak, zaldunak, kalakariak, barrabasak eta bestelako jendaila lagun ditugula.

11,00 Elizan, latinezko meza Bleibet Abesbatzak kantatua.

            Ordu berean, atarian, umeentzako tailerra “erdi aroko ezpatak eta ezkutuak”.

11,30 Builakaren danborrek uria astinduko dute

            Goiko Plazan, uriko umeek txotxongiloen ikuskizuna emango dute “Romeo eta Julieta”               

12,00 Goiko Plazan txarriaren zatitzea

12,30 Goiko Plazako balkoietan erdi aroko burukoen desfilea

12,30 Basoetako ipuin-kontalari magikoa

13,00 Erdiko Plazan “La Villa en juego” xake biziduna

            Goiko Plazan, txotxongilo gehiago

13,30 “Zaldunaren inbestidura” elizako atarian egingo da.

            Bitartean, zarata, zarata eta zarata gehiago Builakarekin

14,00 Bapo jateko eta hobeto edateko ordua16,30ak arte.

 

Catering zerbitzua frontoian, tiketak Aiaraturren postuan erosi.

 

 

POST MERIDIEM

 

16,30 Azokari buelta Builakaren danbor-hotsekin

            Atarian, umeentzako tailerra “erdi aroko ezpatak eta ezkutuak”.

17,00 “Duelo por amor” Goiko Plazan.

17,30 Erdiko Plazan “La Villa en juego” xake biziduna

18,00 Neskato gazteek erdi aroko burukoak erakutsiko dituzte Goiko Plazako balkoietan.                         

18,30 “La Picaresca” Hiriko Atean.

19,00 “Zaldunaren inbestidura” elizako atarian egingo da.

19,30 Danborrak lagun, Builakak Goiko Plazara eroango gaitu.

20,00 Azokaren amaiera Goiko Plazan “La Nave de los locos” ikuskizunarekin.

 

 

 

 

Egun osoan zehar:

 

Pintura airean Goiko Plazan

“Ginésen Arka” Erdiko Plazan

Errementaria sutegian Barrenkalen

Umeentzako korralea.sehaska eta jolasekin, hainbat lanbide egiteko tailerrak, zeramika, beira puztua, loreak, larrua

Artziniegako Museo Etnografikoak kalen erakutsiko du otzarak eta makarroiak zelan egin

Hegazti harraparien erakusketa

Rapsodak

Bisita gidatuak

Kaleetan barrena magiak, itsuak, ipuin-kontalariak, bizimodu petraleko jendaila, legendunak, zorroztaileak, urketariak, zaldunak eta damak eta herri oso bat itxuraldaturik

 

Zerbitzuak

 

Aparkalekuak                        

Bisita gidatuak

Catering

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide