2012/02/25 19:00

Gerrako berri-emaileak

Artziniega Museoa, Artziniega

Teresa Aranguren kazetariak ekialde hurbileko hainbat gatazkatan bizi izandako esperientziak kontatu ditu. Teresa Artziniegan jaio zen 1956an eta gerra-korrrespontsal modura jardun duen Espaniako lehen emakumea da. Gaztetatik ibili da inguru horretan lanean, Jordaniara ikasketa arabiarrak egitera joan zenetik. Balkanetako gerran ere egondakoa da. Oso jarrera aktiboa izan du Palestinarren eskubideen denfentsan eta bi liburu argitaratu ditu “Palestina: el hilo de la memoria” eta “Olivo roto: escenas de la ocupación”. RTVEeko kontseiluko kidea da, IUk proposatuta.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide