2012/06/02 08:00

Desafio Peñalba 2012

Artziniega

Artziniega Txirrindulari Elkarteak eta Ganzorrotz Mendi Kirol Elkarteak datorren Ekainaren 2an, larunbata, txirrindulari eta korrikalarien arteko PEÑALBA 2012 kirol-erronka antolatuko dute. Izaera ludiko eta herrikoia duen proba bat da, sari eta sailkapen ofizialik gabekoa. Parte-hartzaileen denborak jakinaraziko dira, informazio gisa.

Publiko guztientzako mendi irteera ere egongo da Artziniegatik, lasterketa baino ordubete lehenago.

10:00 Mendi irteera

11:00 Lasterketaren hasiera (200 m)

11:30-12:15 Lasterketaren amaiera (682 m)

12:15 Lunch

Izen-ematea txirrindulari elkartearen lokalean egin ahal izango da, lasterketa hasi baino 15 min lehenago arte.

Ibilbideak, gehien bat, mendiko pista eta bideetatik doaz. Txirrindularientzako ibilbideak 7 km inguru ditu, eta oinezkoak 6 km.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide