2012/11/24 18:30

"Francisco de Mendieta Y Retes, margolaria"

Artziniega Museoa, Artziniega

Larunbatean, azaroak 24, 19:30ean, Artziniega Museoan, Xabier Aspururen eskutik Francisco de Mendieta y Retes pintore aiaratarrari buruzko hitzaldia egongo da, non margolariaren lana goraipatuko den.

Zenbait datu

Francisco de Mendieta y Retes XVI. mende erdialdeko pintorea, Mendietan jaioa omen zen. Bere ama Mendietako Maria de Retes zen eta aita ere bertokoa zuen, Pedro de Mendieta.

Francisco de Mendieta Bilbon bizi izan zen, bere maisu eta babesle Francisco Vázquez jauna izan zuen; hor dela eta, berak hainbat margolan Francisco  Vazquez de Mendieta  izenaz  sinatu zituen.    

Francisco de Mendieta y Retes Bizkaiarekin lotzen da, Bizkaiarekin loturak dituzten margolanak egin baitzituen, adibidez: Gaztelako Fernando V. ren Bizkaiko Foruei zin egitea, Begoñako Kaparen ezkontzak, Begoñako miraria eta abar.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide