2014/03/29 09:00

Elikagaien bilketa

Artziniega, Artziniega

Artziniegako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu zuen Arabako Elikagaien Bankuarekin. Orduz geroztik, ongintzazko erakunde honen laguntza jasotzen du, udalerrian beharrizana duten familiei eta pertsonei ahalik eta gehiena laguntze aldera.

 

Eginkizun hau gauzatzeko, Udalak hasieratik jaso du oinarrizko gizarte zerbitzuen, Arteko Gure Ama zuzendaritza-taldearen eta parrokiaren laguntza zein koordinazioa. Lankidetza honen baitan, Artziniegako Udalak elikagaien bilketa antolatu du martxoaren 28rako (ostirala) eta 29rako (larunbata).

 

Bilketa honako saltoki hauetan egingo da:

-       Unide supermerkatua

-       Jakitoki

-       La Despensa de la Abuela

-       Izar fruta-denda

Horretarako, Artziniegako herritarrak boluntario arituko dira, baita hainbat elkarte ere.

 

Ohiko produktuez gain (besteak beste, lekaleak, arroza, pasta, esnea, hegaluzea…), Elikagaien Bankuak gogorarazi nahi du beharrezkoak direla higiene- eta garbiketa-produktuak, eta nagusiki haurrentzako elikagaiak eta pixoihalak.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide