2014/07/09 17:15

III. Sukalki Lehiaketa

Artekale Plazan, Artziniega

Izena emateko Artekale plazara jo beharko da 10:00etatik 11:00ak arte

-Esparrura ibilgailua eraman ahal izango da zamalanak egiteko, baina 11:00k baino lehen atera beharko da.
-Izen-ematea doakoa izango da eta Artziniegan bizi direnek baino ezingo dute parte hartu.
-Sukalkiak, horretarako jarritako esparruan egingo dira hasieratik amaierara (Artekale Plaza), eta lapiko-arinak erabiltzea debekatua dago.
-Kazolak gutxienez 6 pertsonentzat izango dira.
-Epaimahaiak aparteko balioa emango dio sukalkia egiteko errezeta tradizionala erabiltzeari
-Osagaiak: Behi-okela (zankarroia, aguja edo hegal zerra baino ezingo dira erabili) kipula, azenarioak, piper txorizeroa, patatak, idarrak, tomatea, olioa eta gatza.
-Sukalkiak 13:00etatik 13.30etara aurkeztuko dira.
-Epaimahaiaren erabakiak ez du atzera bueltarik izango. Hala ere, proposamenak egin daitezke hurrengo urteetarako.
-Oinarri hauetakoren bat betetzen ez duten parte-hartzaileak lehiaketatik kanpo geldituko dira.
-Sariak emandakoan, nahi duten parte-hartzaileek Artekale Plazan bazkaltzeko aukera izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide