2016/07/01 14:00

"Ez bota dirua zaborretara, birziklatu" kanpainaren ekintza nagusia

"Ez bota dirua zaborretara, birziklatu" kanpainaren ekintza nagusia
Frontoia, Artziniega

Karakterizazio publikoak: Errefusaren edukiontzian aurkitzen diren hondakin ezberdinak bereiztean datza eta ondoren dagokien ontzietara botatzen direlarik. Markagailu baten bitartez, herritarrek errefusaren edukiontzira botatzen diren hondakin birziklagarri kilo kopurua ikusi ahal izango dute eta honek dituen ondorio ekonomikoak.

Informazio puntu bat: Organikoa birziklatzeko kitak banatuko dira. 

Haurrei zuzenduta hondakinen berrerabilpen tailerrak: kafe kapsulekin bitxiak egiteko aukera izango dute, hondakin ezberdinekin musika instrumentuak sortuko dituzte eta plastikozko ontziekin arkatzak, loreontziak eta elementu ezberdinak sortu ahal izango dituzte.

Eskualdeko produktu ekologikoen otarrak: Birziklatzeak saria du” lelopean, zozketatuko dira gerturatzen diren herritarren artean, horretarako hondakin ezberdinen irudiak izango dituzten txarteltxoak dagokien ontzi/edukiontzira zuzen bota beharko dituzte.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide