"Herriko jendeak parte hartuko ez balu azoka ez litzateke posible izango"

Aitor Aspuru Saez 2013ko ira. 12a, 12:22

MARTA GOMEZ (Artziniega, 1979) tabernaria da. Ostalari talde baten eta herritarren elkarlanaren laguntzaz Artziniegako Erdi Aroko Azoka antolatu du. Horren inguruan mintzatu da.

 

Tabernari batzuek antolatu duzue berriro azoka, ezta?

Bai, pasa den urtean udalak adierazi zuen nekatuta zegoela azoka antolatzeaz. Guretzat hori oso egun ona da, asko eta ondo egiten dugu lan. Ezin genuen galtzen utzi.

MARTA GOMEZ (Artziniega, 1979) tabernaria da. Ostalari talde baten eta herritarren elkarlanaren laguntzaz Artziniegako Erdi Aroko Azoka antolatu du. Horren inguruan mintzatu da.

 

Tabernari batzuek antolatu duzue berriro azoka, ezta?

Bai, pasa den urtean udalak adierazi zuen nekatuta zegoela azoka antolatzeaz. Guretzat hori oso egun ona da, asko eta ondo egiten dugu lan. Ezin genuen galtzen utzi.

Jendeak urte luzez borrokatu du azoka aurrera ateratzeko, beraz, guk antolatzeko erabakia hartu genuen. 7 Tabernen artean antolatzen dugu: La Torre, Herriko Taberna, Batzokia, El Pozo, La Villa, Jaki Toki -okidengia da hau-, Ostargi eta Kobá.

Pasa den urtean tabernetatik pasa ginen eta batzuk parte hartzeari uko egin zuen, baina beste pertsona askok antolatzeari ekin zioten.

Artziniegako Erdi Aroko Azoka, herriko jendeak parte hartuko ez balu ez litzateke posible izango. Azken finean herritarrak asko inplikatzen dira: emakume elkarteak, Museoa, Gines, saltzaileak, bere gauzak erakusten duen jendeak... oso pozik gaude jende gazte ugari interesatu delako eta hor dago etorkizuna.

 

Egitarauaren aldetik, zer goraipatuko zenuke?

Ekintza berri gisa Erdi Aroko Lasterketa izango dugu. 21:30etatik aurrera izango da, iluntasuna agertzen denean.

Parte hartzeko bakoitzak ikertu behar du nola jendeak egiten zuen kirola garai horretan. Mozorrotu egin behar da jendea. Ez du balio kirolari moduan jantzita agertzeak.

Ikuskizuna sortu nahi dugu eta balio behar du jendeak itxaroten duen bitartean giroa sortzeko.

Dena den, goraipatu behar da Artziniegako Azoka herritar guztiok osatzen dugu. Guk egiten ditugu bozeramaile lanak baina gazteena eta helduena inplikatzen da jai honetan.

Oso herrikoia da eta hori da gauza garrantzitsuena. Ez da hainbeste azoka bera, baizik eta trasnmititzen duena; guztiok gaude prest dena egiteko.

 

Eta egitarauaren hitzordu garrantzitsuenak zeintzuk izango dira?

10:00etan hasiko da azoka. Pregoia irakurriko da eta gero adarren soinua jarraituz herriko sarrerara joko da.

Azoka gunean sartuko da jendea eta lau taldek joko dute. Bi perkusio talde izango dira -bata Builaka artziniegarra- eta beste batek malabareak egingo ditu. Azken honek amaierako su ikuskizuna ere egingo du. Bi gaitajole ere arituko dira herrian zehar musika zelta jotzen.

Kalejira egongo da eta horretarako adar kontzertua eskainiko dute. Jakina, ez da faltako buruko erakustaldia. Urte luzez egin da buruko erakustaldia eta oso arrakastatsua.

Ginesek idi-gurdia aterako du eta erakustaldia egingo du. Gauza geihiago daude, batzuk ahaztu ditut eta bestalde aipatu behar dut 130 erakustoki jarriko ditugula.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide