Artziniegako Udalak Jolas Txokoak antolatu ditu berriro eta aurten aldaketa garrantzitsua egin du; umeek nahiago duten asteetan zehar soilik parte hartu dezakete.
Jolas Txokoak programaren bitartez haurrek ekintza ugariz eta euskaraz gozatzeko aukera izango dute. Kirolak, abenturak, uretako joladak, eskulanak, jolas ludikoak... egingo dira uztailean Artziniegan, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara.
Jolas Txokoetan 3 eta 14 urte bitarteko neska-mutilek eman dezakete izena baldin eta 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen erroldatu baziren herrian. Plaza guztiak beteko ez balira, erroldatuta ez dauden haurrek ere parte hartzeko aukera izango dute.
Ekainaren 12an ireki zen izena emateko epea eta hilaren 19an itxiko da.
| Ume 1 | 2 Ume | 3 Ume | Ez erroldutakoak | |
| Aste 1 | 32 € | 30 € | 26 € | 44 € |
| 2 Aste | 57 € | 53 € | 46 € | 84 € |
| 3 Aste | 79 € | 72 € | 63 € | 117 € |
| 4 Aste | 97 € | 84 € | 76 € | 147 € |