Urtero bezala, aurten ere “Munduko jaiotzak” erakusketa egongo da ikusgai Santxotena Museoan. Inoiz baino pieza gehiago bilduko ditu aurtengo edizioak: 1.827 izango dira guztira, mundu osotik ekarritakoak. Peru izango da aurtengo herrialde gonbidatua. Bertako 130 jaiotza egongo dira ikusgai museoan. Errusiako 18 jaiotza ere egongo dira, eta baita Argentinako, Indonesiako, Indiako, Boliviako, Etiopiako, Brasilgo, Venezuelako, Mexikoko, Alemaniako, Italiako, Txileko edota Uruguaiko pieza berriak ere.
Bisita gidatuak
Erakusketa urtarrilaren amaierara arte egongo da ikusgai, ondorengo ordutegiarekin: ostiraletik igandera 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo ere egingo dira bisita gidatuak, 15 pertsona baino gehiagoko taldeak bertaratzen badira. Teresa Lafragua margolaria (jaiotza bildumaren egilea) eta Xabier Santxotena eskultorea arduratuko dira bisita guztiak gidatzeaz.