Zientzia jardunaldiak gazteentzat

Erredakzioa 2013ko mai. 21a, 08:51

Maider Iglesias Aranzadi Elkarteko kideak idatzitako testua:

Artziniegako udalak zientzia ume eta gazteei hurbiltzeko eta erakusteko jardunaldiak antolatu ditu. Pasa den asteburuan hasi ziren astronomia tailer batekin eta ekaina osoan zehar luzatuko dira.

Sumendien erupzioa

Maider Iglesias Aranzadi Elkarteko kideak idatzitako testua:

Artziniegako udalak zientzia ume eta gazteei hurbiltzeko eta erakusteko jardunaldiak antolatu ditu. Pasa den asteburuan hasi ziren astronomia tailer batekin eta ekaina osoan zehar luzatuko dira.

Sumendien erupzioa

Jardunaldiek askotariko ekimenen bitartez adin desberdineko ume eta gazteen parte hartzea sustatzea dute helburu. Zientziaren arlo desberdinak jorratuko dira. Geologia izango da garatuko den arlo horietariko bat. Sumendi erupzio bat birsortu edota ur eta karbono dioxidoaren ezaugarriak ezagutzeko aukera edukiko dute gazteek. Biologiarentzako lekua ere izango da jardunaldi hauetan. Zelularen eta DNAaren eginkizunak azalduko dira eta “blandiblua” prestatuko da ere. Tailer hauekin guztiekin gainera, laborategiko lana nola egin eta zientzia aurrera eramateko beharrezkoak diren tresnak ere irakatsiko zaie 3 eta 15 urte bitarteko gazteei.

Sua eta ehiza

Baina ez hori bakarrik. Historiaurreko tailerra ere egingo da. Horretan gure arbasoek sua egiteko eta ehizatzeko erabiltzen zituzten tresnak eraikitzen eta erabiltzen irakatsiko zaie hurbiltzen diren guztiei.

Bukatzeko, familia osoarentzako jarduerak ere antolatu dira. Espezie exotiko inbaditzaileak eta hauek ekosistemetan sortarazten dituzten arazoak azalduko dira hitzaldi batean. Horrez gain, Aranzadi Zientzia Elkarteak suge eta sugegorriek jasaten duten ez bidezko jazarpena salatuko dute. Narrasti hauek jendeari gehiago hurbiltzeko helburuarekin gainera, hitzaldian azaldutakoa zuzenean ikusteko aukera egongo da hurrengo eguneko mendi irteeran.

Erakusketa

Tailer eta hitzaldiak Artziniegako Etnografia museoan izango dira. Bertan, gainera,“Gure historiako emakume zientzialariak” argazki erakusketa ere izango da maiatzaren 20tik ekainaren 29 bitartean.

Maiatzaren 30an izango da hurrengo ekintza Artzeniegako liburutegian: “Liburua edo ebook-a irakurtzeko plazera”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide