Koldo Gutierrezek irabazi du Artziniegako I. Master Saria

Erredakzioa 2013ko ots. 20a, 09:53

Osasunalde-Spiuk taldeko Koldo Gutierrez txirrindulariak lortu zuen garaipena Artziniegako I. Master Sarian; 2 ordu eta 15 minutu behar izan zituen zirkuitu guztia egiteko eta denbora bera egin zuen bere kideak Eduardo Cosio.

Osasunalde-Spiuk taldeko Koldo Gutierrez txirrindulariak lortu zuen garaipena Artziniegako I. Master Sarian; 2 ordu eta 15 minutu behar izan zituen zirkuitu guztia egiteko eta denbora bera egin zuen bere kideak Eduardo Cosio.

Artziniega-Ureta-Satia-Artziniega ibilbideari hirugarren itzulia ematen zioten bitartean sei txirrindulari ihes egin eta tropela atzean utzi zuten. Lau minutuko abantaila lortu zuen taldetxoak eta Garabillatik azken aldiz pasatzen ari zirenean Koldo Gutierrezek eraso egin zuen eta bakarrik joatea lortu zuen. Apur bat geroago Eduardo Cosiok gauza bera egin zuen eta azkenengo 8 kilometroak bakarrik egin zituzten Osasunalde-Spiuk txirrindulariek. Taldekideek eskutik helduta gurutzatu zuten helmuga.

Sailkapena:

1.  GUTIERREZ,Koldo              OSASUNALDE-SPIUK             02:15:41
2.  COSIO,Eduardo                 OSASUNALDE-SPIUK             denbora bera
3.  DIEGO,Emilio Jose             INELECMA CLUB DEP.            1:14 minutu beranduago
4.  PACIOS,Carlos                  INELECMA CLUB DEP.            1:21 minutu beranduago
5.  MADRAZO,David               TXIPIS C.C.                            1:48 minutu beranduago
6.  PORTILLO,Raul                 OSASUNALDE-SPIUK              4:14 minutu beranduago
7.  GARCIA,David                   CICLOS GAMEN                      4:30 minutu beranduago
8.  CASABAL ORT,Teodoro      CICLOS GAMEN                     4:41 minutu beranduago
9.  GOÑI,Iraitz                     GOERNA                                    4:41 minutu beranduago
10. BUSTO,David                  OSASUNALDE-SPIUK                5:00 minutu beranduago

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide