"Gure arazoa gehienbat ez da teknika aldetik, baizik eta, sufrimendu eta erresistentziaren aldetik"

Aitor Aspuru Saez 2012ko mai. 23a, 12:31

MARÍA LORENTE (Artziniega, 1988) bere herriko sokatira taldean aritzen da. Aiaraldean neskek osatzen duten ekimen hau apurka-apurka sendotzen doa. Taldearen ibilbideari buruz eta herri kirolari buruz, orokorrean, galdetu diogu.

Noiz eta nola sortu zenuten sokatira taldea?

 

Noiz eta nola sortu zenuten sokatira taldea?

Bueno taldea, nolabait, lagunen arteko denborapasa gisa sortu zen. Artziniegako jaietan, urtero, kuadrila arteko txapelketa egiten da, txapelketa joku desberdinek osatzen dute, eta haien artean herri kirolak daude. Lagunen artean hasi ginen talde berri bat sortzeko aukeraz hitz egiten, egia esanda hitz galduak baino ez ziren, orohar, batzuk kalimotxoarekin eta beste batzuk izugarrizko erresaka izanda, baina begira nolakoak diren gauzak, bi urte pasa dira eta lehen baino askoz gogotsuago gabiltza sokatiran.

Aipatu dudan bezala, taldea orain dela 2 urte sortu zen, urte bat eman genuen entrentzen eta pasa dugun udazkenean Euskal Herriko txapelketetan parte hartzen hasi ginen.

Harrera ona izan du ekimenak, bai herri mailan bai partaidetzaren aldetik?

Herri mailan bai. Pasadan urtean erakustaldi txiki bat egin genuen, non EHko talde batzuk gonbidatu genituen, Badaiotz (Gasteizko Taldea) eta Ibarra Taldea hain zuzen ere. Herriko frontoian egin zen erakustaldia eta herriko jendeak gurekin bat egin zuen. Honetaz gain, EHko txapelketako saio bat herrian ere egin zen eta honetan bai jendearen emana nabaritu zela.

Partaidetzaren aldetik berriz, nesken bila gaude. Eta elkarrizketa hau aprobetxatuz… neskak!!! Artziniegako Bizindar sokatira taldean leku bat daukazue!!

Zer txapelketa motatan parte hartzen duzue orokorrean, ba al dago sokatira talde asko Euskal Herrian?

Lehengo txapelketan 4x4 hain zuzen ere, talde bakoitzean lau partaide izanik. Gizonen kasuan bi pisu edo kategoria daude, 320 eta 300 kilokoak, emakumeen kasuan berriz, pisu bakarra 250 kilokoa. Emakumeetan 8 talde aurkeztu ginen baina batzuk talde berekoak ziren, hau da Ibarrak adibidez bi talde aurkeztu zituen, Ibarra “a” eta “b”.

8x8 txapelketan gizonezkoen aldetik lau kategoria dituzte, pisuaren arabera sailkatuak, 680 kilokoa, 640 kilokoa, 600 eta 560 kilokoak. Kategoriaren arabera, partehartzaile kopuru ezberdinak daude, gehiengoan 600 kilokoan hamar talde eta gutxiengokoan zazpi talde 680 kilokoan.

Emakume txapelketari dagokionez, bi “kategoria” daude, 540 eta 500 kilokoa, Txapelketa mota honetan ere talde bakoitzean 8 tiratzaile daude. Emakumezkoetan talde gutxiago daude, pisu handienean lau talde eta txikienean bost.

Taldea hasi zenetik eta egin duzuen ibilbidearekin, aurrera pausuak egin dituzue talde moduan alde tekniko zein kolektiboan, erosoago sentitzen zarete lehiatzen zaretenean?

Teoria oso ondo jakin arren, praktika askotan kolokan geratzen da… sokatiran teknika asko lantzen da eta pixkanaka-pixkana teknika hori barneratzen hasi gara, baina gure arazoa gehienbat ez doa teknika aldetik, baizik eta, sufrimendu eta erresistentziaren aldetik. Izan ere, hori nabari egin da txapelketetan. Hots, lehiaketetan lehengo minutua nahiko ondo egiten dugu baina aguante físiko gutxi izateagatik lehia gehienak galdu egin ditugu. Baina bueno, hasi berriak gara eta hurrengo urtean emaitzak desberdinak izango direlakoan gaude, karkarkar. Amets egitea doainik da, ezta?

Herri kiroletan emakumeen partaidetza gero eta handiagoa dela uste duzue?

Ez, ez emakumeen partaidetza aldetik eta are gutxiago gizonen aldetik. Esate baterako, gure entrenatzaileek beti jartzen digute adibide bera, orain dela 15 urte Araban, gizonezko 11 talde zeuden eta orain, berriz, bakarra dago, Txantrea taldea. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide