Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideek Artziniega Museoa bisitatuko dute gaur

Aitor Aspuru Saez 2012ko ots. 20a, 10:36

Legebiltzarkideek bertatik bertara ezagutuko dute Museoa eta bere egoera, Artea Etnografia Elkarteak luzatutako gonbiteari erantzunez. Arabako Bilduk museoko arduradunen agerraldia eskatu du Biltzar Nagusietan.

Legebiltzarkideek bertatik bertara ezagutuko dute Museoa eta bere egoera, Artea Etnografia Elkarteak luzatutako gonbiteari erantzunez. Arabako Bilduk museoko arduradunen agerraldia eskatu du Biltzar Nagusietan.

Artziniega Museoak udalaren dekretuaren ondorioz bizi duen egoera udalerriaren mugak gainditu ditu eta beste erakundeetara ari da zabaltzen. Hala, gaur bertan arratsaldeko bostetan Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko kideak Artziniegara etorriko dira Museoa bertatik bertara ezagutzeko, Artea Elkarteak batzordeari egin zion gonbiteari erantzunez. Horretaz gain,  Arteak agerraldia eskatu du batzorde horretan bertan, azken urteotan Museoan egindako lanaren berri emateko eta diru-iturri nagusiaren murrizketak bere funtzionamenduan izan ditzakeen ondorioak azaltze aldera.

Bestalde, Biltzar Nagusietako Bildu taldeak, Artea elkartearen agerraldia eskatu du, “museoan azken 30 urteotan egin duten lana azaldu dezan”. Gogorarazi dute, gainera, udalak egindako murrizketari Aldundiko Kultura Sailak egindakoa gehitu behar zaiola; izan ere, Iciar Lamarainek zuzentzen duen sailak 8.740 eurotik 5.960 eurora gutxitu du museorako bideratutako partida.

Lorena López de Lacalle Bilduko biltzarkideak adierazi du Artziniega Museoa “jarraitzeko eredua” dela, “behetik jaiotzen den egitasmoa baita. 30 urte daramatzate lanean eta herri guztiak parte hartzen du”. Bilduren ustez, “horrelako egitasmoaren arrakasta zenbakietan neurtu behar ez den arren, azken urtean 11.000 bisita izateak ere babesten du erakunde publikoetatik horrelako proiektuan egin beharreko apustua”. Hori dela eta, kolaborazio instituzionala aldarrikatu dute arazoa konpontzeko. Museora bisita bat egiteko ere eskatuko dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide