Patricia Sesar nazioarteko sopranoak urtero bezala, kontzertua eskaini du Artziniega Museoan aurreko larunbatean, osasun arazoak zirela medio aurrekoa atzeratu behar izan zuelako. Aurten, gabonetan gauzatu denez, gabon kontzertua eskaini du Artziniegako Bleibet abesbatzaren eta Itziar Barredo pianojoltzailearen laguntzaz.