Aldi baterako Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztu dute Tubacexek Artziniegan duen filialean (Tubacex Taylor Accesorios-en alegia). Hala jakinarazi zien iragan astean enpresaren zuzendaritzak langileen ordezkariei.
2017an aplikatuko lukete espedientea, baina momentuz ez dute zehaztu zenbat denbora iraungo lukeen ez eta zenbat langileri eragingo liokeen ere. Berrogei behargin daude fabrikan, baina ez dago argi guztiei eragingo dien edo hitzarmenaren barruan dauden hogeita zazpiei soilik.
Irabaziak handiagotu ditu Tubacex-ek
“Petrolioaren krisiagatik” aurkeztu du zuzendaritzak Enplegua Erregulatzeko Espedientea, zenbait komunikabideren arabera. Hala ere, krisi horrek ez dio enpresari geroz eta irabazi gehiago izatea ekidin. Iazko lehen bederatzi hilabeteetan 3,3 milioi euro irabazi zituen Tubacexek, 2015ean baino % 14,1 gehiago.