Artziniegako udal osoko bilkurak onartu zuen iragan ostegunean Hotel Torreren ardura bere gain hartzea.
Horrela, Aramendia enpresarekin 1994an sinatutako hitzarmena bukatutzat eman dute. Aramendiak gizarteratze helburuak bete ditu eta orain arte berak kudeatu du alokairua. Orain, ordea, ez dauka nori utzi errentan eta horregatik udalaren esku geratuko da eginkizun hori.
Berez, erakundearen asmoa da esleipena gauzatzea 2017ko lehen hilabeteetan. Dena den, momentuz ez dituzte zehaztu kontratu berriaren xehetasunak.