Zerbitzu Sozialen legearen ez beteko ez balitz, Artziniegako udal osoko bilkurak eskatu dio Arabako Foru Aldundiari bere gain har ditzan ondorioak.
Izan ere, legea indarrean egon arren, Aldundiak berrantolaketa egiteko bi urteko luzapena ezarri die lurraldeko udalerriei. Horretarako, Diputatuen Kontseiluak udal akordioak egiteko eredu osatu zuen, baina horren ordez Artziniegako udalbatzak EH Bilduren proposamenaren alde egin du.
Bigarren proposamen horretan puntu bat gehitu dute: “Diputatuen Kontseiluak aldebakartasunez inposatu duen trantsiziozko epean sortutako edozein ondorio edo erantzukizuna salbuespen da udal hau”.
EH Bilduren ustez, zerbitzu sozialen mapa zehazteko orduan Arabako Aldundiak adierazi duen utzikeriaren ondorioa izan da eta, batez ere, nola gauzatu eta nola finantzatuko diren zehazteko orduan lurraldeko udalerriak babesik gabeko egoera larrian utzi ditu.
Gogoratu beharra dago abenduaren 26tik zerbitzu sozialak eskubide subjetiboa direla eta, hori dela medio, eskubideen urraketa emanez gero, herritarrek epaitegietara joateko aukera daukatela jadanik.
EH Bilduk gogoratu duenez, Arabako Foru Aldundiak instituzio arteko batzordean zerbitzu sozialen mapa uztailean onartu zuen, barne desadostasunak egon arren.